Elgoibar (Gipuzkoa)

Soldadutzako kontuak (Burgosen)

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-021-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Berak soldadutza Burgosen egin zuen. Ordurako gerrarik ez zegoen, baina militarrak gogorrak ziren. Infanterian egon zen. Militar asko zegoen Burgosen eta kalera irtenez gero denbora guztian nagusiagoak agurtzen ibili behar izaten ziren. Soldadutzako kontuak; zer egiten zuten. "Zafarrantxoa"; baldosak garbitzeko modua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu soldadutzan egon zinan?
- Ni bai.
- Nun egon ziñan?
- Burgosen.
- Burgosen? Eta?
- Bueno, orduan ere, gerrarik ez baiña nahikua gerra bai.
- Bai...
- Sarjentuakin ta, batakin ta bestiakin, bai.
- Askok esaten dabe soldautzan ondo pasau zabela ta ez dakit zer...
- Bueno, bai, gu gure [...] gerrarik ez behintzat, ya bakia eon zan. Gu eon giñanian pakia eon zuan. Tirorik eta ez zuan eon ta... Baiña instrukziuetan ta militarra Burgos [...] oin ez baiña oin fabrikaziua ta bada Burgosen, baiña orduan ez, e. Orduan jauan han militarra. "Capitán general de la sexta región" Burgosen jauan. Geuk eitten giñuan infanterixan, ni infanterixakua nitzuan ta infanterixiak eitten jauan [...] hari, bijilantzia eitten jakuan hari bueltan, gau ta egun. Han etortzen zuan kapitan jenerala kalian [izanda, pasiaua emanda], hari saludau ta aurrian jo batera ta jo bestera, bertan aurrian. Bai. Ta jentia, han jentia Burgosen jauan asko, eta militarra, e! Kalera ertetzerakuan askotan hobe zuan eskuak burura lotuta jun beti hortan ibili bihar zuan bestela, saludua eitten. Egixa da hori, e! Kalera paseora erten eta…
- Ta beti saludau bihar zendun superiorra?
- Jakiña, haundixa, klaro... Kabua ez baiña, hasi kabo primerua, sarjentua, tenientia, kapitan jenerala, brigadia... bueno! Ta paseo lekua zauan haundixa ta han ibiltzen zan soldaua ta dana ta han ikusten zan, ba, galoiak eta "aiba diez!" saludau in bihar. Ta... tenientia edo bat edo sarjento bat igual pentsatzen bazan, saludatzen ez bazan, hurrengo egunian igual e, han gu ezautu eitten ginttuan infanterixakuak giñala ta derrepente [billatzen...] ez bazan saludatzen ta kastigua eguan. Bai, bai, bai, kastigua eguan.
- Ta, han ze eitten zenduten soldadutzan?
- Ba, goizian jaiki seiretarako igual. Seiretarako jaiki ta ohia ein, bakutxak beria in bihar eta gero, e, ba, pixkat kuartela garbitzen edo lagundu. Eskobiakin [betik] pasau bihar izeten zeban; zortzi batek hartu bihar eskobak eta ni sarri —beherengo egon giñan ta goixan bi, beste planta bi zaozen ta, nik e— eskobia hartzen kabua ikusten nabanian, barrako bentanatikan "taka!" kalera, kumun aldera salto eitten naban ta ya garbittutako inguruan sart. Orduantxe atetik sartu ta… Azkenerako badakizu ze izen ipini zien? "Despistao"! Danak e, soldauak eta ikusitta […] zela juten nitzan ta bestiak esaten jauan "E! Etxanizi! Eman Etxanizi, Etxanizi eman, hori beti depistau eitten dok eta". Kabua... izaten zuan... kabo euskaldunak, kastellanua baldin bazan edo pixkat harrua bazan, pixkat gaiztua, baiña euskalduna baldin bazan segittuan dominatzen najittuan, ño... zigarro bat edo eman eta ya kitto! Baiña, baiña... ostras, ni azkenerako "Despistao". Ta barixakuetan "Zaparrantxua" esaten jakuan: kuartela... bota ura ta zerrautsa bota eta manta haundi batzuek ipintzen jaittuen, lau batek tiretu, beste bat sartu barruan eta mantiakin behiai, zerai, baldosiai brillua ataratzen giñuan.
- Zela deitzen ziuen horri, Zaparrantxua?
- Zaparrantxua esaten jauen, Zaparrantxua: lelengoti ura bota eta gero zerriña...
- Bai...
- Eta gero e, holako manta haundi baten lau lagunek tiretu eta bat barruen sartu, han barruan. Jo-ta gero pixuakin kriston brillua ertetzen jauan zerai, baldosiari...
- Bai, baiña barruan zauana...
- Ez, barruan zauana libre ibiltzen juan, lau puntetatik helduta...
- A! Nik pentsatzen naban batu mantan ta…
- Eeez! Tiraka baiño hobe. Azkenian igual hau, e!
- Bai... gora?
- Azkenian igual hori azkar ez bazan ibiltzen hartu ta igual gora jaurti, hori bai. Baiña barruan ibiltzeko beti billatzen zaben han tiraka ibiltzia izaten zuan pixkat... azkenerako nekatzen zuan baiña. Batzuek atzetik eskobiakin, batzuk mantakin jo-ta tiretu [horrekin] ibili ta beste batzuk atzetikan eskobiakin pasau. Gero kriston brillua ertetzen jakuan. Joe, baldosiai ertetzen jakuan brillo bat...! Ta gero handik puxka batera berriz ere bota igual beste zerriña eta, bueno, kanbixau —badakik, hainbeste soldau egoten zuan, igual berrehun edo gehixao ta kanbixau—, beste batzuek tiraka ta beste batzuk barrura ta beste batzuk jarritta eon ta bokadillua jan igual ta... zaukanak.
- Bai...
- Bai, ta [astia normala] hoixe, jaiki goizian ta "tak" kafetesnia hartu. Erten, bertan barruan, [barruko geletan] kafetesnia hartu eta gero zeoze instrukziora patixora. Ta teorikia.
- Teorikia?
- Bai, armiana.

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia