Ura ur-putzutik atera eta barrikan garbitzen ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-019-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko apirilaren 25a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: EGB-019/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Nik, akordatzen naiz, komuniua ein nabanian, nik ez dakit zenbat urtekin eitten zan ordun komuniua. Ordun bi komunio eitten zian. Komunio ein nabanian, soiñeko bat ein zian amak, e… oso, bastante dotoria. Ordun ez zeon hola zuriz ta jantzitta ta… soiñeko korriente bat, baiña bastante. Gure ama zana hortan, e… bastante, e… gustatzen zikon umiak ta ondo jantzi ta… zea ta… ondo mantentzia ere bai, ba ahalegiñe, badakizu. Hainbeste giñen ta danai arrautza bat emateko egunero ere ez zan aillegatzen. Arrautzak saldu ein bihar zian. Ta pixkat eskastxuao giñenai ba: “ala, hartu ta jun ganbara txikira ta jaizu hori arrautza hori”. Badakizu, orduko gauzak. Danontzat ez zeon. Saldu ein bihar zian gauzaik ekarriko baldin bazan.
- Hori. Eta bazauan dutxa zuen baserrixan?
- Ez.
- Eta nun eitten zenduten garbitzeko-ta, askian?
- Bai, askan. Etxian orduan, hola, bozaderia. Ez dakit dakizun zer dan bozaderia. Potzu haundi bat [zuluakin].
- Bai, aska, ezta? Baserriko aska.
- Ez, ez, ez. Ez dakit zenbat metro eukiko zittuan harek. Bozaderia.
- Putzuan modukua?
- Bai, potzua. Baiña borobilla, hola, haundixa. Handik etatzen genduan ura. Ur korrientia ez genduken guk etxian.
- Eta gero berotu eitten zan hori, igual, pixkat eta…
- Bai, bai, bai.
- … holantxe. Oso ondo.
- Ta ba, zea baten, barrika moduko tiña baten garbittu.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!