Elgoibar (Gipuzkoa)

Kalamuakoa fronte gogorra; bonbardaketak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-018-069 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kalamuakoa izan zen inguruetako fronte gogorrena. Gogoratzen du hildako jendea nola ekartzen zuten herrira. 7 hilabetez egon zen frontea Elgoibarren. Irailetik apirilera egon ziren bertan eta, negua tarteko, gogorra izan zen. Eibarko eta Gernikako bonbardaketak nola bizi izan zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, dirudi… gure inguruan, hamen, gertakari odoltsuenak Morkaiko mendittik gertu izan ziala, ezta? Holan, ba, borroka gogorra egon al zan Morkaiko aldian?
- A bai, hor Kalamuan, Kalamuan.
- Eta gogoratzen dozu hori? Zelan…
- Bai…
- … Zelan bizi izan zan hori?
- … Hildakua nola ekarri zaben. Hamentxe danok bildurrez ta…
- Herriko jendiak borrokatu zaban hortxe?
- Guk ez genduan ikusi, baiña egon da frentian, bata bestiakin anaixa baten eta bestia hamen beste bat. Ta horrek izan dia zer gogorrak, momentu gogorrak.
- Ta gutxi gorabehera zenbat denboratan egon zian hor frentian?
- Hamen zazpi hillabete.
- Zazpi hillabete egon zan frentia Elgoibarren?
- Bai.
- Ordun, nahiko gogorra, ez?
- Bai, jolin! Ta gaiñera, negua! Sartu zian “treinta y uno de septiembre” ta gero, urten zaben, ez dakit, “veinti seis de abril” edo. Bonbardeau zebenian Gernika.
- Alde ein zaben hemendikan?
- Bai.
- Eta zelan enterau ziñan Gernikako bonbardeuaz?
- Abioiak ikusi genduzen! Abioiak ikusi genduzen hor, Azkarate aldian. Bruu! Buelta ta “hor zeoze pasatzen dok ba…” ta […] “Están bombardeando Eibar, están bombardeando Eibar” eta beste batek esan zaban: “Están bombardeando Guernica”. Eta bai, ba. Ta egun bixen gorabeheria zan.
- Klaro, hamen, hona etortzen zan ta buelta emon ta harutzao, ez?
- Bai.
- Eta hamendikan entzun eitten zan, ez, zeoze?
- Bai.
- Bonbardeua ta…
- Bai, jo!
- Ta zerua zelan zauan ta…
- Bai.
- Ta nun zeunden zu ordun?
- Elgoibarren.
- Etxian?
- Etxian. Guk hamabost [urtekin] ez zakaun bildurrik, bueno…!
- Zu ez ziñan atera? Gerran ez zendun parte hartu?
- Ez, ez.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia