10 urtez Elgoibar futbol taldeko zuzendaritzan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-018-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: EGB-018/034
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Futbola
Transkripzioa
- Futbolera Lerunera bai.
- Bai.
- Eta igandero juten ziñan edo zapatuero.
- Hamar urte ein nittuan direktibo, hamar urte ein nittuala direktibo “Club Deportivo Elgoibar”ren.
- Zenbat urterekin?
- Ba, hamaseirekin hasi ta hogeta seirekin laga nion.
- Ordun, oso gaztia sartu ziñan zu direktibo!
- Ba klaro! Bai.
- Eta zelan hori?
- Ba, […] ikusi zaban dinamikuak giñala ta, ta duako lanak [bestiak be] ezin leike kejau.
- Klaro, hor ez zan ezebe kobratzen, baiña…
- Gaiñera pozik [dagoz], e! Ni direktiban egon naizenian, beti etara dabe “Campeón de Guipúzcoa” ,“Campeón de Tercera”, “Campeón de tal”...
- Elgoibarrek atera zaban.
- Bai. Ta hori da, ba, pozgarrixa.
- Bai ta…
- Dana ez da dirua, dirua ez da dana.
- Ta zein zauan presidente “Club Deportivo Elgoibar”en ordun? Ze hori izango zan gerra denboran, gerra denbora ta gerra amaittu ta gero.
- Bai. Don Tomás Zubizarreta medikua…
- Bera zan “Club Deportivo”ko presidentia edo?
- Bai, bai. Ta Jose Rezola ere bai.
- Egon zan presidente?
- Bai.
- Geroxeo?
- Bai, orduntxe, orduntxe […] zerian...
- Urte haietan, ez?
- Bai.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!