Larruskaindik Mendarora joaten zen zaldiz ogi bila
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-014-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita berak sei urte zituela hil zen. Aitak baserrian lan egiten zuen eta amak sukaldeko kontuak eramaten zituen. Mendarora joaten ziren ogitara Ospas baserritik zehar zaldiz. Amama ere Elgoibarrera etorri zen eurekin bizitzera eta bera gerran zegoela hil zen.
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko martxoaren 13a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: EGB-014/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Aitta zuk zenbat urte zenittula hil zan?
- Aitta hil zan, ba, nik... sei urte uste dot nittuela. Bai, sei urte. Pulmonixia edo holako batek hartu ta...
- Eta zertan itten zeban lan aittak?
- Basarrixan.
- A! Baserrixan itten zeban?
- Ta nunbaittera jornala [irabaztera] juten bazan ez bazan, basarrin batera edo, ba, basarriko zerakin danok.
- Eta etxeko gauza guztixak amak itten zittun?
- Amak. Amak eta lagundu gaztiak ere bai, baiña, behintzat, amak hango jentia edo... Ogittara-ta be... Ogittara Mendarora juaten giñan. Neu juaten nitzan, gaiñera, gehixenian, kaballo haundi batekin. Jarri kaballo gaiñian ta kaballo gaiñian etorri, ta ekarten nittuan hamabost eta hamasei ogi-ta. Ogixak laukuak, e! Horrek haundixok. Ta etorten nitzan Mendarotikan hona, Ospas, ez dakit, entzunda egongo zara, igual, Mendaron...
- Bai, bai.
- Hortik Arnoatera, behetik gora, behetik gora. Ta horra etorri ta, lehelengo, panaderuak ogixak sartzen ziazen kaballuan sarietan, ta han sarietan sartzen ziazen bost bat, ta gero, zakuan gaiñerakuak, zakukuak ipiñi gaiñian. Ta Ospas onduan jarri neu gaiñian, ta gaiñian etxeraiño, zaldixan gaiñian ogixa janaz. Ogixa janaz. Sasoi haretan! Gustora [hala be]!
- Eta amona... bueno...
- Amona hil zan gerra... ni gerra-denporan juan nitzan gerrera ta, ni gerran nauen. Amona hil zanian ni Kataluñan nenguan, Kataluñako frentian, Leridan.
- Eta zuekin bizi izan zan amona Elgoibarren?
- Bai, bai, bai. Ha, amona, Elgoibarren hil zan.
- Etorri zan bizitzera zuekin, ezta?
- Bai, bai.
- Ordun, etxian egon ziñeten: sei anai-arreba, ama eta amona?
- Bai.
- Eta amona, ezta?
- Amona. Bai. Amama hil zan larogeta hamaika urtekin, eta ni nenguan zerian, Lerida onduan, frentian.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!