Elgoibar (Gipuzkoa)

Jaunartzea eta ezkontza

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-053 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jaunartze egunean ospitalean gosaria izaten zuten, baina ez zuten ospakizun handirik egiten. 11 urterekin egin zuen jaunartzea Ospitalean mojekin. Parrokian ezkondu eta San Migelen egin zuten bazkaria. Ezkonbidaiara trenez Iruñera joan ziren eta handik Bartzelona eta Madrilera bi astez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Oiñ bezela, banketiak eta, etxian ere ez giñun igarri. Guk jaunartze egunian, ba, ospittalian geunkan goizian, jaunartze ostian armuzua, txokolatia, ta guretako hauraxe pozgarrixa. Bestela, etxian ezta igarri ere, nahikua zan amak preparatzia soiñekua ta bestelako bat, bazkarixa korriente, gurian behintzat, hamaikakin orduan egitten genduan.

(...)

Ba ezkondu ta bazkaldu, ba guk erten genduan ba trenak hartzen zigun lekura, gero joan giñan handikan Pamplonako jaixak ziran, San Fermiñak, eta orduan, ba, Pamplonara joan giñan. Bertan, iluntzian, "ya" Pamplonan, hartuta geunkan hotela, ta eziñ egon, ez genduan lorik egiñ, ta bueno, "ni pensar". Handikan, Bartzelonara joan giñan, gau bat egingo genduan, eta gero, joan giñan Bartzelonara. Joan giñan ustian, lehenengo egitteko zeretikan Madridera, gero ez dakitt, behintzat Canariasera joateko ustian, kilometrikua atera genduan, biaje haundixa geunkan, eta bero batzuek, bueno!

Egilea(k): Elgoibarko Udala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia