Bonbardaketan etxetik ihesi
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:03:11
- Erref: EGB-013/024
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
Gero, bonbardeuak gerra denboran. Hamen, begira, hamen dago barandaua, tiestuak daude hamen, tiestuak lorekin, eta hamen barandauan jo zaban, ni joan nitzan… bonbardeua, gure… ibai aldera, honek ibaixa dauka atzian eta ibai aldera hasi ziran, txanalan onduan jauzi zan lelengua. Goazen hamendikan! Joan nitzan etxera, galtzerdirik ta orduan ezer, galtzerdixak janztera, galtzerdixak janzten, bata jantzitta ta bestia jantzi ba(g)e, etorri da beste kaiñonazo bat, ta hamentxe jo zuan eskillara honetan. Hau eskillari hau dana apurtu zan, eta nik erten nuan, ba, ahal zan moduan erten nuan sentidu nabanian, batian galtzerdixa eskuan, ta bestia jantzitta, ta joan giñan Melittongora, umia, umia neukan orduan, ume bat, lelengua, eta txikixa ondiokan, ta hartu umia ta Melittongo aldera. Melittongo aldera daguan, han trenbidepian zulo bat dago, behintzat, hantxe sartu giñan. Kaiñonazua etorri zanian, kristal hots bat bai, ta ni ezkonberrixa ondiokan, ta gauzak, bajillak eta kristalerixia eh! halako ederrak! Nere penia, ene! Danak apurtuko zittuan, ezin nitzan egon han, han sotano haretan ezin nitzan egon. Ni banixe, ni banixe, ze pasau da ta! Ez zaitte joan!ondiok ez debe amaittu ta, ez zaitte joan! Horregaittiokan, txiri-txiri, ixil ixilik, joan nitzan, ta ezer ez. Kanpoko kristalak bakarrik apurtu ziran baiña barrukuak oso osorikan, ezer ez zan apurtu. Nere poza! Nere poza!
Egilea(k): Elgoibarko Udala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!