Elgoibar (Gipuzkoa)

Neskak ez ziren tabernara sartzen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tabernara ez ziren sartzen, kafea hartzera joaten ziren plazara eta mahai guztietan ura eta limonada egoten zen jarrita. 3 txakur handi balio zuen gaseosa botilak. Musika egoten zen plazan eta dantzara joaten ziren. Auzoko lagunak elkartzen ziren; neskak neskekin ibiltzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Tabernara sekula ere ez, kafia plazan hartu bai. Orduan egoten ziran botellak hau bezela, mahai guztietan, holakotxe mahai biribillak izaten ziran, ta mahai bakoitzian botella ura egoten zan, mahai bakoitzian eh! Hainbeste mahai, ta danetan. Bai, herriko plazan hori, eta hantxe jartzen giñan, Kas edo, Coca-Cola ez zan orduan, limonadia, eta ez dakitt, Kas generalian, holan kanikia "taka" bultza eginda, barruan sartzen zana.

Segun, dantzara ertetzen genduan ta mutillak ertetzen bazauden, dantzan egitten gustokuak, ba tira, "vamos", gero amaitzen zanian dantzia, ba hiru txakur haundi balio zittuan botella gasiosiak, ta "vamos a tomar un refresco", eta gustokoak baziran, "acepto", y si no eran, pues "no, no gracias", ta hala.

Hamabostian behiñ izaten zan eh! Ta Garizumia zanian zazpi aste musikarik ba(g)e. Pazkua etortzeko haura poza, ene!, oiñ bezala ez zaguan ta.

Egilea(k): Elgoibarko Udala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia