Maalako jaiak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: EGB-013/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
Santa Maria Magdalenan egitten zan fiestia, ta orduan, bueno, guretzako, Santa Maria Magdalena bizpera, kanpaiak, elizia, orduan hori izaten zan gure fiestia, erromerixa pixkat izaten zan, erromerixia ere bai izaten zan, baiña neuk sasoi ederra, ta orduan, dana ona. Gero, Txarridunaneko tabernia sortu zanian, harek Santik, oso abilla zan haura bere parterako, ofiziorako, tabernia zeukan ta. Ta harek organizatzen zittuan jaixak, bueno, ta egoten zan Maala beteta toperaiñuan, toperaiñuan, mezia ere egoten zan, meza nagusixa, eta inportantzia haundixa ipiñi zion Maalari, gabian, gero erromerixia izaten zan. Behiñ ordu batera ezkero, amaittu egitten zan Maalan, ta ixotzen zaben Toletxegaiña, ba haraxe, erromerixa, haraxe ixotzen zaben, ta hantxe soiñuakin. Aguro amaitzen zan, oiñ bezela amaierarik ba(g)eko gauak ez ziran izaten baiña azkena haraxe.
Egilea(k): Elgoibarko Udala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!