Maiorta baserriaren deskribapena
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon - Oihana Tarragual
- Data: 2001(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: EGB-010/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Garai hartan zelakua zan zuen baserrixa, etxia, zelakua zan?
- Zelakua? Basarrixak ohi dian modukua-edo... basarri haundixa zan, e! Ta da haura basarrixa, baiña basarrixak ohi dian modukua.
- Habitaziuak ta hola, akordatzen zea zenbat zazkazen?
- Bai, habitaziuak zaukazen harek e… bat, bi, hiru, lau, bost habitazio zaukazen harek, bai.
- Ta gutxi gorabehera zenbatek eitten zenduten lo bakoitzian, bik-edo? Bi edo hiruk?
- Bueno, guk e… mutil-koskorrok edo zerak, eitten genduan ba, kuarto bat, salia esaten zitzakona, haundixa zauan, haundixa, baiña, e! Ta hiru ohe zeuden han ta ba, bakoitzian bi-edo, han eitten genduan ta […] matrimoniuak e… Nere anaixa ere ezkonduta zauan ta han, harek beste kuarto baten; eta bestia, aitta ta ama beste baten. Bai.
- Ederki. Etxetik ateratzen ziñatenian edo aitta ta ama ateratzen zianian, giltzez ixten zittuzten e…
- Bai zera! Bai zera! Ezta pentsau ere!
- Ez gaur egunian bezela, ezta?
- Buuu... Ezta pentsau ere ez! Bai, orduan ibiltzen zan ijitua asko, asko e! Gaur bat ez dabil.
- Giltzik bazauan ala ixteko?
- E?
- Klaro.
- Atiek ez zeuken, lehengo atiek ez zeuken giltzik.
- Klaro.
- Giltzikan e… bakarren batzuk bazaukezen giltzak, baiña ez zan ateik ixten. Ta gero ba itxitzen zan ataiko atia eta gero zaukan e… geuk zertzeko burdiña bat zaukan hola [pasau]. Hari atzaparrakin geuk e… zabaltzen genduan haura.
- Ta gero burdin hori ze sartzen zan zulon baten-edo?
- Bai, zulo… trankia zan, ezta?
- Bai, trankia.
- Trankia. Ta harek eusten zion.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!