Elgoibar (Gipuzkoa)

Debara joaten ziren trenez

Ez du inoiz erre izan eta ez zitzaionez usaina gustatzen, senarrak ere oso gutxi erretzen zuen. Gaztetan bi bikote ibiltzen ziren sarri elkarrekin. Batzuetan trenean Debaraino joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta esan dezu ardua eraten zendutela, ta erre? Zigarruak eta?
- Sekula santan nere atzaparretan ez da sartu erretzekua.
- Eta gizonak? Bai.
- Ezta.
- A, ez, e?
- Puru batzuek…
- Zure gizonak esaten det, bestela, zure gizonaz aparte, beste gizonak. Gehixo erretzen zeben gizonak emakumiak baiño?
- Ezta. Gu laukotia ibiltzen giñan jeneralian, laukotia: kuñau gaixa, kuñata gaixa eta nere lagun gaixa eta ni eta harek ez zeben erretzen ezer-ezer ere. Nere gizonak puru banakak, baiña zigarruak pentsatu ere ez. Puru banakak bai, baiña ez zaten gustatzen neri usain haura… baiña gutxittan erretzen zaban.
- Ya, ya.
- Neri ez zaten gustatzen.
- Eta gaztetan nunbaittera juten ziñaten? Trena hartu, adibidez, eta nunbaittera jun?
- Baita.
- Juten ziñaten nunbaittera?
- Debaraiño jueten giñan, iñoiz-iñoiz.
- Debaraiño?
- Handik aurrera trenik ez bazauen ere ez genkixen guk handik aurrera.
- Ya.
- Ta Debaz aparte, Bilbora ta hola?
- Ez, ez, ez, ezta pentsatu ere ez.
- Ez, ez, ez.
- Ezkondu nitzanian, Donostira aillegau nitzan ni, […].

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia