Elgoibar (Gipuzkoa)

11 anai-arrebatatik bi umetan hil ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Armaitta baserria txikia zen. 11 anai-arreba ziren eta bera hamargarrena zen. Bi senide umetan hil ziren, eta berak ez zituen ezagutu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zure baserrixa, jaixo ziñan baserrixa zelakua zan? Haundixa?
- Ez, txikie, txikie zan.
- Txikixa zan?
- Bai. Armaitta behekua txikia zan. Ta hamaika anai-arreba giñan. Bai. Ta ni nitzen hamargarrena.
- A. Orduan bizi ziñaten zure aitta, zure ama ta hamaika anai-arreba?
- Bai. Baiña txikiten hil ziren bi, hil ein zien. Ez nittuen ezautu nik txiki bi harek.
- Ya.
- Baiña beste bederatzi bai.
- Bueno, zure aittak zertan eitten zaban lan?
- Basarrixan. Nere aittak…
- Basarrixan, ezta?
- Nere aittak, e!
- Zure aittak, bai.
- Bai. Basarrixan, Armaitta behekuan, basarrixan.
- Baserrixan eitten zaban lan, eta amak ere bai?
- Baita.
- Baserrixan lan ein eta baserriko bizimodutik bizi ziñaten.
- Bai.
- Oso ondo.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia