Elgoibar (Gipuzkoa)

Olasarten eta Orbea alkatearenean zerbitzatzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

17 urterekin Sigmako Olasartera joan zen zerbitzatzera. Ahizpa zebilen han lanean, baina utzi egin zuen Mobillasenean lanean hasteko. Handik etxera itzuli eta, gerra-denboran, Orbea Eibarko alkatearen etxera joan zen zerbitzatzera. Kolpe handia hartu eta etxera itzuli nahi zuen berak, baina etxekoandreak ondo zainduko zutela esaten zion amari.

Transkripzioa

- Eta han orduan esan dezu bizi izan ziñala hamazazpi urte arte. Eta gero kriada...?
- Hamazortzi.
- Hamazazpi-hemezortzi edo bueno, gutxi gorabehera. Eta gero nora jun ziñan?
- Ba, ni gero, ba, zertu ein nitzan. Lehelengo golpia hartu naban ta [segidu...]. Hirugarren egunian, etorri zan ama ta nik amari: "Ama, etxera, etxera, etxera" esaten nion. [Ta ba hau ere] bendauta nauan ba, ezta? Tetanua ta hartuta. Ta "Hau ondo zainttuko dot" señoritiak hori, "la... la señora", Gonzalez Orbea, ezta? Alkatia zan Orbea hori.
- Orduan alkatia zauan Orbea?
- Orbea. Bai, orduantxe gerra-denporia, gerra-denporan, gerria hasi zanian. Ta señoria ba Andikaotarra zan, hamentxe elgoibarkotarra zan, baiña Orbeak aberatsak zien ta fabrika haundixak, entzutia eukiko dozue Beistegi aldamenian ta. Ta bueno.
- Baiña zu hamazazpi urterekin jausi ziñan?
- Ni ez, hogeta... hogeta birekin.
- Bai, baiña hamazazpikin esan dezu erten zendula baserrittikan eta nora jun ziñan?
- Estreiñeko nere aizta egon zan tokixan.
- Baiña nora jun ziñan zure baserrittikan?
- Olasarte, Olasarte. Sigman.
- Olasarte zer da?
- Nere aizta han egon zan ta beste bat topau arte… Bera sartu zan zerian, "donde..." jesus! Oin [akordauko dot?] Bergaran "donde Mobillas". Nere aizta egon zan hor Olasarten hiru urte ta erdixan egon zan. Ta gero sartu zan zerian, "Mobillas de Bergara".
- Ta orduantxe zu sartu ziñan, ezta?
- Ni hor egon nitzan, bai, hor egon nitzan, baiña beste bat topau arte egon nitzan ta gero etxera, eta gero, handikan Orbeanera sartu nitzan. Ta Orbeanian ere bagaozela gerria urten zan ta... noiz zan? "El día dieciocho de julio".
- Bai.
- "De julio".
- "De mil novecientas…"
- "Treinta y seis".
- Bai, urten zan.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia