Patxi Lizarralde Iriondo Agarre
Elgoibar (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Mutrikuko Abeletxe baserrian jaio zen, ama hangoa zelako eta 1936an gerra hasi zenean hara joanda zeudelako. Aita elgoibartarra zen, Agarre baserrikoa. Maalako mojen eskolan ibili zen lehenbizi eta gero Pilar ikastetxean, San Viatorreko fraideekin. Meza-laguntzaile zebilela hasi zen antzerkiak egiten eta berehala hasi zen nagusien antzerki taldean ere parte hartzen. 1959an Elgoibarren egin zen lehen euskarazko antzerkian parte hartu zuen, `Aitona eta biloba´ obran, hain zuzen ere. Geroago `Ixkiña Mutrikun´ euskarazko monologoarkin herririk herri ibili zen. Antzerkigintza, mendizaletasuna eta beste hainbat kontu izan genituen hizpide "Elgoibarko euskararen historia soziala" proiekturako egindako elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-133 | 2023 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña - Imanol Larrañaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute