Mari Karmen Elustondo Oñederra
Elgoibar (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Elgoibarren jaioa. Gurasoak ere elgoibartarrak zituen. Eskola nazionalean ibili zen lehenbizi eta 10 urterekin Santa Klara kolegiora joan zen. Umetan gaztelaniarako joera hartu zuten arren, gurasoek euskaraz egiteko esaten zietelako eutsi zioten euskarari. Euskarazko klaseetara ere bidali zuten umetan. Geroago, gau-eskoletan ibili zen eta Bergarara joan zen, UNEDera, euskaraz alfabetatzera. 16 urterekin Elgoibarko Izarra elkartean hasi zen lanean, administrari gisa; 26rekin utzi zuen, ezkondu zenean. Angeles Ortuosterekin batera egin zitzaion elkarrizketa Euskararen Historia Soziala Elgoibarren proiekturako.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-117 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute