Elgeta (Gipuzkoa)

Zuhaitzak botatzeko garairik onena

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-069-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zuhaitzak botatzeko garairik onena. Behin abendua pasaz gero, ez da sasoi ona. Azaroko ilbehera sasoirik onena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu ibilitta zare arbolak botatzen?
- Botatzen be ibilitta, bai.
- Makiña ba aldiz, ez?
- Bai.
- Ta ze sasoittan edo zela...? Lehen zeoze aipatu dozu.
- Arbolia botatzeko, lehen esan dotena, askok ez dotsa kasorik be eitten [zerari], baiña da onen-onen-onena, lehen esan dotena, hauxe, hau hillau ta hurrengo ilbeheria be --gabonak aurretikan, e!--. Behin gabonak [ezkeritxiok], pasatzen jakuan haritzari ta honi-ta tintia formatzen jakue ipurdixan. Tintia. Ya udabarrixan etorreria. Ta ha tintiak zertzen badau, berak erre eitten jok, erre, erre. Sikua ointxe daok egurra, ointxe sikuen. Ta sikuan, ba, aguantau eitten jok, baiña gero botatzen badok, marzuan edo botatzen badok, ba, jo-ta tintia urtengo jotsak ipurdixan. Ardaua leztxe urtengo jotsak ta harek berak erre eitten jok. Ez dok... sasoi eskasian botatzia dok. Kitto. Bai.
- Orduan, zer da? Nobienbreko ilbarrixa edo ilbeheria?
- Ez. "Noviembre, luna menguante". "Luna menguante", oseake gastatzen.
- Bai, ilbeheria bai. Ilbeheria.
- Ez jok balio.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia