Elgeta (Gipuzkoa)

Egur mota desberdinak eta bakoitzaren ezaugarriak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Intxaurra, eskopeta kaxak egiteko oso ona. Etxegintzan ez da gehiegi erabiltzen egur klase hau. Zumarra, sasoian botaz gero, altzariak egiteko "loratsua" da (korapilatsua), ona, "gaztaina-makatza" modukoa (mentatu gabekoa). Haritz amerikanoa. Urkia, zotzak egiteko. Etxearen gailurra egiteko, haritza erabiltzen da; akazia ere erabil daiteke.

Transkripzioa

- Intxaurra muebletarako [ezer dana], ostientzian intxorrak ez dot sekula entzun halako zerik dakanik. Muebletarako, "lo único" horixe. Eskopeta kaxak ein ta hortaiko artikulorako intxorra bai. Intxorra hortarako ona don, e? Oin, egon gutxi. Ba, darenak artikulo hortantxe, ostientzian ez.
- Artikulo fiñen bat, ezta?
- Bai, ostiantzian ez daok holako zerikan. Intxorrakin ez. Ta, ba, ostientzian, lehen esan douna.
- Zumarra edo olmua?
- A! Danak ihartu zittuan horrek. Mordua geunkan ta bat ez jaku ein basarrixan be. Lehen mordua zittuan ta. Hori, ba, hori... Sasoian, bere zerian botata, muebletarako be loratsua izeten dok, e! Gaztaiña-makatza modura eitten jok horrek, e? Gaztaiña-makatza moduan.
- Ta gaztaiña-makatza zer da?
- Ba, mentau barikua. Oseake, "sin injertar". Ta beste bat daok --gutxi daok hamen, baiña--: haritz amerikanua. Haritz amerikanua dok egurra gaztaiñian tiporakua, e? Lora edarrak. "Roble americano".
- "Lorak" esan nahi dozu, zerak...
- Lorak, lorak.
- Korapilluak, ezta?
- Bai, bai.
- Bistarako dotoria...
- Bai. Harek ebaten danian edo labratzen danian, oso edarra urtetzen jok.
- Eta urkixa? Urkixakin zeoze...?
- Urkixa? Palilluak.
- Bai. Besterik bapez?
- Palillotarako urkixa onena esaten dabe, urkixa gastatzen dabela palillo-fabriketan. Urkixa palilluak eitteko.
- Ta beste ezetarako ez?
- Ostientzian, bueno, objeton batzuk edo zerian, baiña ez, ez dotsat bilatzen ostientzeko zerikan.
- Eta etxe batian, gaillurra eta, hori ze izaten da?
- Gaillurra [egurretan] sartzeko? Ez. Haritza, hartitza. Haritza edo akaziak be balio dau, e! Akaso akaziak be obrarako balio dau egur haundixak sartzeko. Hortarako bai. Baiña urkixa ez; urkixa-ta ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia