Elgeta (Gipuzkoa)

Altzaren ezaugarriak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-069-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Altza, maiatzeko ilberrian bota behar da. Orduan dago bere onenean. Altza ere ez da larregi erabiltzen: gurdien kaxak egiteko orduan oholen bat behar denean, orduan erabiltzen da; "burpartikak" egiteko ere egur ona eta arina da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Altza, ezer ein bihar badozue, maietzeko ilbarrixan bota bihar dozue, maietzeko ilbarrixan. Bai. "Mayo".
- Eta zeaittik ilbarrixa ta beste guztiak ilbeheran?
- Bueno, hori da. Baiña hori orduaintxe, [ilbarrittuta], orduaintxe dau horrek kalidade fuertia. Onen onenian. Orduan botatakuak ya beste edozein egur gogorren lez aguantatzen dau. Bai. Ta esateko, arbolia zer da, ba? Ez da ha [bestiak bezelako] kalidade gogorrekua, baiña orduan botatzen danak balio dau... akabo! Geuk be [baten baiño gehixaotan esan dou]: "Joño, maietzeko ilbarrixa. Ointxe bota bihar dok harako egurra. Edo hau eitteko edo hori eitteko edo bestiandako". Haintxe geratzen da, akabo.
- Eta zetarako da ona altza?
- Altza...
- Zetarako ibiltzen da?
- Bueno, altzarik egon be ez dao halako arbola haundirik, e? Txiki samarrak edo zera. Baiña altza, ba, basarrixetan be igual burdixari kajia ein ta hortaiko zerak edo nunbaitten zeoze zertu bihar badok, oholen batzuk, holan, zerraduria eitteko edo holako zeren baterako ta holakotxe objetuetarako. Baiña altza ez da, altza...
- Burpartikatarako ta?
- Burpartikatarako be... sikutan euki bihar dala esaten juek.
- Bai, e?
- Bai. Badakik, gaur eurixa hartutzen jok zarra-zarra, ta barruan [euki...] berriro kanpuan, baiña kaso eitten badotsak, burpartikatarako be ona. Ona. Bai, bai. Ta ariña. Egur ariña geratzen da hori, e! Oso egur ariña. Bai. Oso egur ariña geratzen dana altza.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia