Elgeta (Gipuzkoa)

Arotzeria lana gerra aurretik ikasi zuen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-069-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arotz lanbidea gerra aurretik hasi zen ikasten. 3 urte inguruan jardun zuen ikasten, baina gehiago ikasi zuen bere kontura lanean hasi zenean. Etxe ugari egin zituen Eibarren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, arotzerixan ofiziua ikasten ibilitta nao gerra aurretikan, gerra aurretik. Bai, gerra aurretik ein najittuan hiru urte. Bai. Bai, hiru urtian ibili nitzan arotzerixan ikesten. Ez genduan asko ikesi, e? Gero, geure kasetara gehixao ikesi genduan, zeaittik eze ofiziua ikestera fan ta beti piontzia: "Hau ein bihar dok, hori ein bihar dok" eta zera ta bata ta bestia. Gerriak urten eban, justu-justuan, [hortantxe] urtiak akabatzera, gerrioi zertu zan, azaldu zan, ta akabo. Gero ya obretan hasi nintzan. Obretan hasi nintzan ta hortik-hemetikan, ba, ni ibili nitzan. Obretan, jornalian, bost bat urtian bai. Bost bat urtian ibili nitzan. Bai. Ta gero, ba, geure kontura ta hortikan be hasi giñan zertutzen ta ein genduzen, ba, etxe mordua. Eibarren etxe mordua ein genduan. Danera eingo genduzen, "ciento sesenta viviendas" edo holako bat ein genduan. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia