Gurdigintza eta arotzak
- Proiektua: Zura: arotzak eta etxegileak
- Elkarrizketatzailea(k): Anaje Narbaiza
- Data: 1993(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: ELG-069/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Anaje Narbaiza
- Gaia(k): Lanbideak » Arotzak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Burdixak nork eitten [zeban]?
- Burdixak.
- A! Burdixak? Burdixak eitten zabenak ez. Neuk armazoirik ez dot ein izen. Burdi asuntuan ez dot ein armazoirik, ez. Oin, erraillen bat apurtu bajako, ba, haxe sartu edo zera. Baiña lehen burdixak eitten zabena hamen bat zuan "Albitxubaso". "Albitxubaso". Badakik nun dauan Albitxubaso basarrixa? Ba, haretxek. Haxe izen dok hamen inguruko burdigiña. Ta Elgetan, Elgetan bazittuan Ziriako ta bestia, zela jakuan izena? Ez jakixat. Haretxek zittuan burdixak eitten zittuenak, oin zala... harek... oin zala berrogeta hamar urte edo gehixaokin... Berrogeta hamar urte edo gehixao izengo dok harek eitten zittuela burdixak eta. Baiña oin [gaur ...] be burdixa be dana gastau dau zihero. Kitto! Dana tratoria ta zera ta akabo. Ez dao burdirik.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!