Elgeta (Gipuzkoa)

Aixolako urtegiak ezkutatu zituen baserriak

Aixolako urtegiak ezkutatu zituen baserriak <p>Lau baserri hauek Aixolako urtegiaren urpean geratu ziren: Nafarkua, Aixola Behekua, Igutx eta Olakua. Euren soro eta zelai asko ere urperatu ziren orduan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-059-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lau baserri hauek Aixolako urtegiaren urpean geratu ziren: Nafarkua, Aixola Behekua, Igutx eta Olakua. Euren soro eta zelai asko ere urperatu ziren orduan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dostazu Aixolako urtegixak etxe batzuk urpeian hartu zittuala. Goguan daukazu izenak?
-Ba bat zan Nafarkua, ta beste bat Aixolabekua, ta beste bat zan Igutx. Horrek hirurok, eta gero bestia zan Ola, Olakua. Horrek hartu zittuan urak.
-Noiz egin zan hori, urtegi hori?
-Hori urtegixoi izango da hamabost bat urte bai.
-Barrixa da orduan.
-Bai.
-Baiña lau etxe azpira.
-Azpira. Gero harei pagau otsen.
-Baiña haren terrenuak eta zelai ta soro...
-Harek be bai. Gero basuak-eta geldittu jakuezenak han geldittu jakuezen. Ta han Aixolabekua esan dotsunak han gorao ein eban , Aixolan beratxuao txabola bat euken erak eta erak arreglau ta han in eben eren etxia.
-Etxetxua?
-Bueno, Eibarren dauke etxia baiña han bizi dia. Erak hor bizi dia, bai.
-Goguan izango dozu lehen zelakua zan umetan, hor zeren zelai ta soro ta asko edo basua zan gehixena?
-Bueno, baeukezen zelaixak eta be baeukezen zelaixak be. Eta soluak eta behintzat hartzen eben, laboria ta hartzen eben ta.
-Eta danak urpera.
-Urpera, bai. Gero ondo pagauko otsen, e.
-Bai baiña ha urpeian.
-Baiña harek urpian, bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia