Bigarren ezkontzako bosgarren umea izan zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-059-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita bost ume zituela alargundu zen. Felisaren amarekin ezkondu zen eta beste bost ume izan zituzten, gazteena Felisa. "Ogi nagusikoa" eta "ondra bazkaria" zer ziren azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko irailaren 27a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: ELG-059/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Alarguntasuna , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Ta nere aitta zan alarguna, ta nere ama solteria ta nere aittak eukazen bost seme-alaba.
-Aurretik?
-Aurretik. Ta ezkondu zan nere ama harekin, ta gero beste bost seme-alaba euki zittuan horrekin.
-Bost ta bost hamar.
-Hamar. Ta gure amak esaten oskun alargunakin nahi bagiñuan ezkondu, ba, alargunakin ba bai, baiña umedunakin ez ezkontzeko. Badakitzu lehen ezkontzak itten zian, ba, gurasuak-eta itten zittuen zerak eta harek be, ba, gurasueandik han zertu ta hantxe daola ta... bueno.
-Bai komenientziako zerak.
-Bai, ezkontziak. Ta hori esaten oskun amak.
-Alargunakin, umedunakin ez.
-“Alargunakin nahi bozu ezkondu, bai, baiña umedunakin ez zaittie ezkondu”. Porke lehen bost ume; gero beste bost euki zittuan, ta badakitzu. Ta, gaiñera, berak esaten ebana, berak danei igual eitten otsela beran ustez, baiña pentsatzen ebela berenei hobeto eitten ete dotsen.
-Normala, ezta?
-Normala, ba, ez dakit, berak esaten eban danei eitten otsela berak antzera, baiña... ez dakit /eztakit/ ba.
-Zu zeu zenbagarrena izan ziñan?
-Azkena ni.
-Gaztiena?
-Gaztena. Izan giñan zazpi aizta ta hiru anai.
-Ta zuk benetako anaiak [...]?
-Bi anai benetakuak. Benetakuak ba... bai, aitta batenak. Anaiak bi, ta hirugarrena, ba, maiorazkua. Orduan maiorazkua esaten zan.
-A! Zerak esan ostan, honek, e... Mirenek, Miren Billarrek “ogi nagusikua”.
-Ogi nausikua?
-“Ogi nagusikua” dala maiorazgua.
-Bai, “ogi nausikua” esaten jakon lehen, ba, bat hiltzen zanian, eta elixan ez dakit nik zelan esaten zan, ogi nausikua itten jakon, ez dakit /eztakit/ nik maiorazkua izan edo [zerbait]. Ogi nausikua. Ta gero harek eukitzen eben bazkaixa. Eta gure aitta, ba, ni ezkondu ta gero hil zan nere aitta, eta harek be euki eben, euki giñuan, ba, hoixe, ogi nausikuoi elixan ta, ba, zer bi etaratzen zian, ez dakit ba nik zelan esaten jakuen be. Bi. Eta gero bazkaixa. Hemen tabernia euen. Oin be badao, ezta? Ba hortxe. Ez dakit zenbat lagun, ta bazkaixan erdixak mozkortzen zien. [...] “...bazkaixa” esaten jakon, “ondra bazkaixa”.
-“Ondra bazkaixa” zan hileta ostien, ezta?
-Bai, hileta ostekua, “ondra bazkaixa” esaten jakon horri. Eta jentiak, beinke, orduan, ba, batzuk mozkortuta be bai, ez dakitzu /eztakitzu/? Batzuk mozkortuta be bai, ta ba holan izaten zan lehen.
-Burrukarik egoten zan?
-Ez, burrukaik ez dot uste, baiña... ba...!
Egilea(k): Maitena Mañarikua (Ignacio Zuloaga institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!