Elgeta (Gipuzkoa)

Lehen autobusa eta kamioia

Lehen autobusa eta kamioia <p>Berak 10 bat urte zituen Bergaratik Bilborako autobus-zerbitzua hasi zenean. Elgetan lehenengo kamioia egon zen, esne-saltzailearena, Bergaratik eta Soraluzetik Eibarrera arte joaten zena. Kamioian pertsonak zein abereak joaten ziren. Bidaia batean gertatuko anekdota bat kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-043-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berak 10 bat urte zituen Bergaratik Bilborako autobus-zerbitzua hasi zenean. Elgetan lehenengo kamioia egon zen, esne-saltzailearena, Bergaratik eta Soraluzetik Eibarrera arte joaten zena. Kamioian pertsonak zein abereak joaten ziren. Bidaia batean gertatuko anekdota bat kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero hasi zien autobusak, diarixuak edo, Bilbora Bergatik eta. Gero, e.
- Goguan daukazu noiz hasi zien diarixuak?
-[...] Hamar bat-edo?
- Autobusak ya Elgetaraiño igoten eben?
- Elgetaraiño Ez. Bergatik Bilbora hasi zien. Elgetan bai hasi zan autobusa. Lelengo kanbioia. Esniekin Bergatik, Plazentziatik Eibarrera, kanbioia. Han kanbioian faten giñan personak. Txal txikixa be igual. Txal txikixa igual eruan bihar, salduta igual honek Martiñen aittak. Baten zoiala, bertako, kanbioneko txoferran andriai, estaduan euan eta emun otsan sustuakin, txahala jausi kanbioittik, gu andra mordua ta, esniak eta plazarako gauzak eta danak hantxe, kanbioi baten. Eta abortua euki eban.
- Txahala ikusteagatik?
- Ikuste ez. Jausi zalako emon otsan sustuakin.
- Txahala jausi kamioitik?
- Bai. Txahal txikixa. Porrejenplo egun bi edo hiruko txahala saldu beste bati hazi daixen, ta han eruan bihar Bergara edo Plazentziara edo Osintxura edo eruango eban. Baiña oiñez barik hantxe eruatia pentsau. Hoixe pasau jakon.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia