Apirilaren 20ko bonbardaketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko ekainaren 25a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: ELG-039/045
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Eta zuk abioiena, bonbardeua apirillian esan dostazu izan zala?
-Aprillian, bai.
-Aprilleko bonbardeo hori daukatzu goguan bakarrik, abioiak aurretik ez euen bonbaik bota?.
-Ez, ez. Beno, bonba bat edo beste bota zan, baiña ez. Ha zan gogorra. Ta gero hurrengo egunetan be bai.
-Bonbardeo latza orduan.
-Jo... Gogoratzen naiz, etortzen zien hor Mondrauetik Bergara aldera ta Plazentzia atzera, hartzen zeben buelta, ekin hemen Karabixetan goittik behera ta ra!, ra!, aldiko hiru, aldiko hiru, geldittu barik. Ha zan, billurgarrixa egon zan orduan eguna. Abrillan hogeixa zan hori.
-Abrillan hogeixa. Ia fetxak be goguan dakaz. Etxataz (ez jataz) ahaztu.
-Gauza horrek grabauta geraketan dia.
-Joo... Akordatzen naiz, ba guri omoten oskuen halako bonbardeorik edo baldin baldin bada, etxian ez egoteko, etxe inguruan zanga baten sartu ta hantxe egoteko. Ta, bueno, fan naiz zanga batera. Hemen Olazabal baserrixan etorri zien hiru abioi ta rarararara! buelta guztian jaurti zittuen bonbak eta etxera ez. Ta, joe, hemen be kapaz dok hoixe eitteko; eta gero etxera fan nitzan. Ta honek abioiak amatraillatzen etortzen zien, ra-ra-ra-ra!, ta joan giñan fan nitzan etxera ta ama ta bixok gendezen ataixan, ta hartu ta eren aiziakin brast!!!, ezkatzeko bentanak be apurtu ein zittuen.
-Haiziakin? Hain urrian pasatzen zien?
-Bai, gertu. Amatraillatzen ibiltzen zien, han iñor ikusten bada edo, eztakit ba.
-Oseake eurek abixadan mobitten euen haiziakin kristalak apurtu, e?
-Bai. Egun latzak zien harek, egun latzak. Ta gu hantxe gizajuok.
-Ganauak zainketan, ta gero ganauak galtzeko.
-Bai.
-Eta gero ez zeuen euki reklamaitterik ganau horrek eta?
-Erek esponitzen zeben zeiñi zei kendu otsen fateko notia emotera. Ta fan giñan baiña ez zan handik bueltarik etorri, ezebez. Ez indemizaziñoik eta ez subenziñorik
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!