Elgeta (Gipuzkoa)

Artilleria

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tankerik-eta ez zeukaten, baina artilleria bai. Non egon zen kontatzen du. Herritarren idiekin garraiatzen zuten materiala (fusilak...) gauez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk tankiak eta ikusi ziñuzen pasadizuan edo?
-Ez. Nik, ez jatan (etxatan) tokau tankeik ikusteik. Hemen orduan tankeik egon be ez zan ingo ya tankeik. Tankerik ez orduan. Orduan artillerixia egon zan hemen gaiñian, Karabixetako gaiñian, ta hementxe Elgetako ostian beste bat, enda ostientzian pues fusilla ta amatrailladorak.
-Orduan tankeik egon be ez igual. Kaiñoiak.
-Ez. Kaiñoiak.
-Eta zela mobitzen zittuen, kamioiekin edo idixekin edo?
-Horrek irixekin enjeneral edo kaballuakin edo mobituko zittuen.
-Zuek hemen bape kaballerixaik ikusi zeben?
-Keba! Hemengo kaballerixia ta, irixakin eta eruaten zittuen, trasportatzen zeben fusillak eta materialak. Irixekin, ez kaballuekin. Hemen kaballoik be ez dot pentsatzen egon zanik.
-Esaten dot soldauak zaldi gaiñian.
-Ez.
-Arrasate aldian banaka batzuk ikusi zittuela.
-Ez, guk eztou ikusi soldaurik kaballo gaiñian.
-Eta soldauak materiala mobitteko zeuen ganauakin eitten euen?
-Bai. Gurian anaia ibiltzen zan, anai difuntua ibiltzen zan. Ta bestia zan ba basarriko jabia, gizona.
-Nahi eta nahi ez.
-Hori obligaziñua da. Esaten zebenian joan in bihar.
-Porsiakaso.
-Ta miliziano bat edo lagun eruaten zeben, nora eruan bihar daben, ta gabian eruaten zittuen horrek danok.
-Mobimentu horrek gabaz, bestela...
-Klaro, klaro.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia