Elgeta (Gipuzkoa)

San Juan bezperaz auzo-errotako "juntaizua"

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soziedadeko errotako mantenua bertako arduradunak egiten zuen. Baina urtean behin kanalak garbitzen zituzten. San Juan bezperan kanalak eta presa garbitzen zituzten eta gero gastuen kontuak egin. Ostean, bakoitzak etxetik eramandakoa jan eta ardoa edaten zuten. San Juan sua ere bertan egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor auzo-errotia edo soziedadeko errotan mantenimentua-ta zela eitten zeuen?
-Mantenimentua? Ba bat egoten zan enkargaua, harrixak pikau; ta aberixia dauanian ba arreglatzeko. Ta urtian behiñ eitten giñuan kanala garbittu, eta egun hortarako ipintzen zittuan ze gastutsuk eindda dagozen. "A partes proporsionales" pagau.
-Eta jain bat ez zan eitten San Juan inguruan edo?
-San Juan bezperan eitten zan kanalak garbittu ta presia garbittu. Ta gero kontuak.
-Eta gero afarixa.
-Afarixa ez. Eruaten giñuen bakotxak ogi-txatal bana ta ardaua nahikua eraten genduan ta erdi tontotuta mordo batek urtetzen genduan.
-San Juan bezperan orduan?
-Bai, San Juan bezperan.
-Sua be bertan eitten zeuen edo gero etxian?
-Baitta. Ez, ez, bertan sua be. Eta gero etxera etorrittakuan etxian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia