Soziedadeko errota
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hogeita seiren artean errota bat zuten. Errota hori sasoi denetan zabalik zegoen. Bertako bazkide ez zirenak ere joan zitezkeen bertara irina egitera, euretako bat egon baitzen arduradun bezala han lanean. Elgetan eurena eta beste errota bat zeuden.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko ekainaren 25a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: ELG-039/029
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
-Eta errotia edo ez zeukatzuen soiedadian?
-Bai. Errota bat gaunkan, e, zelan zan ha? Errota bat gaunkan, hogeta seik-edo gaunkan. Hogeta seittik bat, egun baten, txandaka, etortzen zan giltzia ta han egun hartan geuk nahi giñuana edo komeni jakuna eitten da, errotan ibiltzen giñan.
-Eta errota hori gerra ostian zela egon zan, martxan egon zan edo?
-Bai.
-Prezintau euki zebein edo?
-Ez, ez. Beti egon zan martxan, eta inkluso obligau oskuen sozio eztienendako be uruna eittia. Ta jarri genduen bertan sozio bat ta harek joaten jakon jentiari uruna, iriña itten otsan, bai artua nahiz garixa.
-Kontxo! Ta hamen ez zan egon errotaik prezintauta?
-Ez zan egon prezintauta.
-Bazter guztietan egon zien ba.
-Baiña hamen ez.
-Elgetan ez? Ze euen, errota bakarra Elgeta guztian?
-Beste bat be bazeuen hor Arantzeta Ziharrian. Baiña guri sekula ez zoskuen zerrau.
-Eta gaiñera eurak obligau edozeiñi...
-Ba, bai, ez daukanai errotan iriña eitteko obligaziñua, eta jarri genduan gizon bat, sozio bat, bere jornala pagau enda harei etortzen dienendako uruna eitteko, eta al mismo tiempo geuriak be berak itten oskuzen gero.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!