Elgeta (Gipuzkoa)

Frontea Elgetan; Elgeta bonbardatuta

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerran sartu eta momentuan konturatu ziren. Izan ere, alde batetik, nazionalak sartu ziren; eta, beste aldetik, gorriak (EAJ...). Bergarara egunero joaten ziren esnea saltzera; eta, gerra hasi zenetik, ez ziren joan. Irailaren 24an, Asentzioko mendian kokatu ziren erreketeak (nazionalak) lehenengo aldiz. Gorriak Kanpazarrerako bidean kokatu ziren. Zazpi hilabetez egon ziren bertan, apirilaren 24ean hartu baitzituzten Elgeta eta Intxorta nazionalek. Urriaren 5ean, nazionalek kontraeraso eta gero, tiroketa batzuk egon ziren. Tiroak egunero egon ziren, baina ez tiroketa bortitzak. Zazpi hilabete pasatu zirenean, apirilaren 20an, bonbardaketa egin zuten, eta Elgeta guztia suntsitu zuten abioi alemaniarrekin. Hildako mordoa egon zen, babestokia izan arren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zela edo noiz konturatu ziñein zuek gerran zeundela?
-Gu gerran, sartu zan momentuan, zeatik bazatozen horrek, karlistak esaten gontsen guk, behealdetik, Naparroa aldetik.
-Nazionalak.
-Bai, nazionalak. Eta hemen bestetik ba gorrixak. Hemen gorrixak PNVia ta sozialistak danak bat einddda ibiltzen zien, baiña gorrixak. Ta konturatzen naiz ba gu Bergara esnetan zela joaten giñan egunero, baiña hor jarri [zanian ezin] giñan joan, Bergara esnia eruatiai laga gontsan, zeatik hor jarri zan frente bat edo. El día veinticuatro de setienbre sartu zien hona Asentzioko mendira Reketiak lelengo aldiz.
-Reketiak, nazionalak.
-Bai. Eta gero hemen jarri zan frentia, Asentzion reketiak eta (ETENA). Hori zaue, badao ba bidia Kanpazarrerako, han zan bide bat, han zaozen horma batzzuek eta haren ostetik.
-Han parapetau zien gorrixok?
-Bai. Hor egon zien, sartu zien venticuatro de abril.
-Abril ala setienbre?
-Ez, de setienbre. Despatxau, osea. Zazpi hillabete ein zittuen, veinticuatro de abrillian hartu zeben Intxorta ta Elgeta nazionalak.
-Eta bixen bittartian?
-Bixen bittartian? Egon zan el día cinco de octubre, errosaixoko domekia. In zeben, kontratakau zeben nazionalak, baiña ez juen apurtu, osea, eutsi eiñ otsen. Ta gero ba tiroteo batzuk egoten zien beti be, tiroteo batzuk baiña. Egunero-egunero tiruak bai, arkali jaurtzen otsen tiruak baiña hori tiroteo fuerteik ez. Hoixe, cinco de otubria egon zan. Gero horrek zazpi hillabete ixa pasau zienian, lenengo ein zeben atakia zan veinte de abril, bobardeo ikaragarrixa. Orduan Elgeta gehixena apurtu zeben ia.
-Abioiekin?
-Abioiekin. Bonbardeua.
-Zer zien abioiak, alemanak?
-Alemanak. Ta hillak be mordua egon zien. Mordua hildda.
-Herrixan?
-Bai.
-Herriko jentia?
-Bai. Bonbardeuan, e... Refujixuak indda zagozen, baiña refujixora [...] be mordua hil zien, hara zoiazenak, mordua. Eta orduan Elgetako herrixa orduantxe apurtu zeben gehixena. Ta hurrengo egunetan be etortzen zien -hori veinte de abril zan-, etortzen zien abioiak eta bonbardeatzen zeben. Baiña heriotzak egon zien veinte de abrillian asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia