Elgeta (Gipuzkoa)

Errepublika garaian: Karlistak vs nazionalistak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra hasi aurreko giro politikoa lasaia zela dio, karlisten zein nazionalisten (EAJ) mitinak ematen zituzten, inongo arazorik gabe gainera. Errepublikazaleek ez zituzten mitinak ematen. Monzónen lehen diskurtsoa Elgetan izan zela diosku. Behin politikagatik egondako borroka bat ere aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze giro euen gerra aurretxuan hemen?
-Gerra aurrian? Politikamente gaur baiñok libriao. Eitten zittuen nazionalistak, osea PNVkuak, eitten zittuen diskursuak; baitta karlistak be eitten zittuen. Diskursuak eta anbientia egoten zan politikan, gu gaztiak giñan eta ez giñan gu, e..., baiña entzutzen giñuzen mitiñak.
-Eta republikanuak ez zien sartzen?
-Republikanuak sekula ez zeben mitiñik iñ.
-Hemen karlistak eta nazionalistak.
-Karlistak eta nazionalistak. Bazagozen sozialista batzuek, honek destakau batzuek, baiña ez. Hemen karlistak eta nazionalistak eitten zittuen. Mozonek lelengo diskusua ein zeben, mitiña, Elgetan.
-Monzonek?
-Bai.
-Jontxo!
-Goguan dakat. Gu holako akontezimientuetan ba hor egon bihar izeten giñan mutikuak.
-Jente pillara, ezta?
-Eta hori orduan gerria hasi aurretik.
-Bai, gerria hasi aurretik.
-Mitiñak egoten zien eta burrukaik-eta ez zan.
-Ba!, ba! Akordatzen naiz burruka batekin be, akordatzen naiz. Sozialistia zala edo ez dakit zer, eta baten batek esan otsan eta han egon zan, muturjoko bat egon zan.
-Egon zan, e?
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia