Elgeta (Gipuzkoa)

Eskola erdaraz; dotrina euskaraz

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

13 urtera arte egon zen eskolan. Gaztelaniaz jaso zituzten eskolan. Eskolan zer ikasten zuten azaltzen du. Dotrina irakastera abadeak joaten zitzaizkien eskolara, dotrina aldiz, euskaraz ikasi zuten. Eskola bukatu ostean baserriko lanei ekin zien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zenbat urtera arte egon ziñan eskolan?
-Pues... Hamahiru urtera arte.
-Eskolia euskeraz ala erderaz?
-Erderaz.
-Erderaz dana.
-Eta ze ikasten zeuen, kontuak edo irakurten edo zer?
-Ba Historia Sagrada, Historia de España, Lengua Castellana. Ta Aritmetikia, Geometria. Ta horretxek gauzok.
-Dotriñia gogorra, ezta?
-Dotriñia bai. Dotriñia, egonero etortzen zan, apaizak etortzen zien erakustera dotriñia.
-Dotriñia be erderaz, edo dotriñia euskeraz eukitzen zeen?
-Dotriñia euskeraz.
-Etortzen zan Elgetako abade bat eta erakusten oskun.
-Orduan hamahiru urte arte. Eta hamahiru urtekin zer ein zeen?
-Basarrixan, basarrixan lanian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia