Elgeta (Gipuzkoa)

Elgetako eskolak; Domingo Iturbek emondako diruarekin eraikitako eskola

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan Elgetan ibili zen. Bost urte zituela Elena izeneko maistra izan zuten eta gero fraideak: Heraclio eta Emiliano. Eskola pribatukoak ziren. Elgetan lehenengo "Hermanos de doctrinas Cristianas"-ekoak egon ziren eta gero Eskoriatzan zentroa zuten batzuk. Hiru fraide elkarrekin bizi ziren eta emakume bat zuten etxean laguntzeko. Domingo Iturbe elgetarra Ameriketara joan, han irabazitako dirua eman, fraideak ekarri eta eskola eraiki zuten. Juanek eskola horretan ikasi zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hogeta bixan jaio ziñan. Eskolan nun ibili ziñan zu?
- Elgetan, Elgetan bertan.
- Goguan daukozu maisuan izenik-edo.
- Bueno lehelengo zan maestra bat Elena, bost urtekin sartu nintzanian, Elena maestria.
- Elena maistriakin hasi…
- Bai. Ta gero frailliak zien. Nik izenak esango dotsut: Heraclio bat, beste bat Emiliano.
- Frailliak Heraclio.
- Bai eta bestia...
- Emiliano?
- Emiliano.
- Eta, baiña zer zan, ze eskola klase zan? Karo hori republika garaixan izango zan ezta? Zer ziren eskola nazionalak edo fraillien eskolak ziren?
-Ez, ez, horrek pribauak zien.
- Pribauak?
-Lehelengo egon zien “Hermanos de Doctrinas Cristianas” ta horrek ziren Eskoriatzan-edo daukie eron zentrua, etxia, zera hori, konbentua. Eskoriatzakuak.
- Eskoriatzakuak, e?
- Bai. Eskoriatzan zeken zentrua. Ez dakit zelan zan haren zer hori. Lehelengo lehelengo etorri zienak “Hermanos de Doctrinas Cristianas” zien, ta gero…
- Horrek ziran Eskoriatzan zentrua eukiñak?
- Ez , bestiak bestiak. Zelan zien harek? Bueno, gu hor gagozela fraille sotanakin etorri ziren eta gero sotana laga eta paisano ibiltzen ziren baiña eitten zeben fraille bizimodua eren etxian, hortxe dao etxe bat.
- Mezie-eta emoten eben edo?
- Ez, mezia ez, mezaik ez zeben emoten. Baiña egunero joaten ziran komunioa hartzera. Gu egunero joaten giñan mezetara eta eurek joaten zien gure jauna hartzera eta fraillen bizimodua eitten zeben. Erak bizi zien, han zegozen hiru, hiru frailliak alkarrekin, emakume bat eukitzen zeben igual sukalde sukalde-lanak eitteko ta hola.
- Eta honek ziran, honek Heraclio eta Emiliano ziran “Hermanos de Doctrinas Cristiana”-kuak?
- Ez, ez.
- A, horrek barrixak.
- Bai.
- Horrek geruaukuak.
- Bai. Ni harekin ez nintzan ibilli. Harekin ez nintzan ibilli.
- “Hermanos” horrekin ez zinan ibilli?
- Ez. Hemen, hortxe dao etxe bat, Domingo Iturbe zan hori, hementxe, hortxe, Tellerian baserrira fan bihar dozula esan ziñuan ba, horkoxe semia pentsatzen dot zala. Fan zan Ameriketara eta diru batzuk in zittuan eta in zittuan donau, donaziño bat in zeban harek diruakin Elgetako eskolari, eskola-etxe barri bat eiñ, frailliak ekarri eta in zittuan.
- Domingo Iturbe.
- Bai, Domingo Iturbe, “el bienhechor de Elgeta”.
- Eta horrek einddako eskolan ibilli ziñan zu?
- Bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia