Elgeta (Gipuzkoa)

Lantegitik irten zeneko kontuak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-035-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emakumeek ere lan egiten zuten lantegian. 6 urte egin zituen eta lantegitik irten zenean 4 urte egin zituela jarri zioten eta ezin izan zuen ezer kobratu. 26 urterekin lantegitik irten zen ezkontzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta lanian esan dostazu emakumiak be bazabiziela, ezta?
-Ene!, ahal daben dana eitten lau txakur haundi irabazteko.
-Nomina eta guzti. Nominia eukitzen ziñuen, hillero pagia eta...
-Bai, eta sei urte ein najittuan, bai, eta lau urte ein nittuala urten nebanian ipini; eta gero ez zer..., zela esaten da, kobratzeko...
-Parua edo?
-Bai. Ezkondu ein nintzan hogeta sei urtekin, eta gero pentsatzen najuan pensiñua euko nebala; eta ezetz, lau urte bakarrik. "Lau urte, sei urte eindda gero?" "Eta ba liburuetan lau urte ipintzen dau". Edarki faltsukerixia. Eta sei urte eiñ. Eta gero ez zosten pagau. Estoy sin pensión de eso.
-Holakuak lehen be pasatzen zien. Oin be bai eta lehen be bai.
-Bai. Ia berrogei urte die bai ezkondu nintzala... Pues eso me hicieron.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia