Elgeta (Gipuzkoa)

Elurretan abarkekin

Elurretan abarkekin Abarkak janzten zituzten eta elurra egindakoan gaizki ibili ohi ziren. Abarka-sokak egiten aritzen ziren. Emakumeek ezin zituzten prakak jantzi; honen inguruko pasadizo bat kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-034-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Abarkak janzten zituzten eta elurra egindakoan gaizki ibili ohi ziren. Abarka-sokak egiten aritzen ziren. Emakumeek ezin zituzten prakak jantzi; honen inguruko pasadizo bat kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta jantzita nola ibiltzen ziñaten?
-Normal. Baiña hola frakak eta ez, abarkak. Abarkak Markiñara ta abarkak, eta Bariñara be bai iñoiz ondo garbittuta abarka-galtzia ama guriak eta abarka-galtzia jantzitta. Edurra itten ebanian txarto. Hamen hainbeste edur ez dau eitten, e. Zuenetan bai?
-Bueno. Hainbeste ez.
-Hamen ez dau eitten edurrik hainbeste, hau itsaso onduan daolako.
-Ta abarka-sokaik itten ikasi zendun?
-Bai, ikasi giñuan e sokak itten eta, ama guriak sokak eitten eta galtza artulezkuak eitten eta. Oinddio be artulezkuak badaoz baiña sitsak hondatzen dittu.
-Ta emakumezkuak prakaik ez zuen jazten?
-Prakaik ez. Nik hor eon nintzanian, frakak jantzitta larrak ebatera, ta horko gizon bat eta hamen: "Harek be bajiharduk, harek be gizon usaiña jaukak prakak jantzitta. Beittu zelako prakak jantzitta." Ta [...] holakotxe despreziuak.
-Ta kastigurik elizak jartzen zuen emakumezkoren bat prakekin ibili ezkero?
-Ez, ez. Ez zan ibiltzen baiña! Ez zan ibiltzen hamen prakakin iñor. Orduan dana gonia izaten zan, orduan ez zagon prakaik. Hau modia gero etorri da. Ta eskerrak etorri dan. Andrakumia beheti hozten da, edozein be bai, behetik gora hozten da personia. Prakia gauza edarra da

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia