Urkizuko iturrira ur bila
Juanita Eibarren zegoenean, Urkizuko iturrira joaten zen ur bila potina hartuta. Jende asko joaten zen egurretara Eibartik Elgetara.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko apirilaren 16a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ELG-029/043
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Udala
Transkripzioa
- Mutil gaztiak egoten ziren igual botijero lanian edo?
- Zetan?
- Botijeruak edo, uran billa-edo juateko.
- A bai, ni juaten nitzan Urkizuko itturrira uretara be, bai, botijuakin. Eta ofizinara be eruaten neban igual; "ur freskua ekarrizu" eta, ba, juan. Oin ez dakit dauen Urkizuko itturrixa??
- Bai.
- Bai? badao? ba hara uretara juaten nitzan…
- Ni gaur juan naiz.
- Gaur fan za?
- Ba ni juanda nago hara uretara.
- Ta botijuakin biaje asko??
- Ez, biaje asko be ez. Ez, mutil gaztiak egoten zian eta neri ofizinatik inñoiz deitzen osten ba handik ekartzeko ura ta eruaten notsen ta...
- Jende asko juaten zan itturrira ur bila, ezta?
- Bai, bai… Bueno, ez egunero, edo ordu guztietan ez, ordu guztietan ez euan ura.
- Etxeko andrak be bai juaten ziran horra ura hartzera, ez??
- Bai, bai.
- Inguruko...
- Bai, orduan bai, orduan itturriko ura eran bihar izaten zan ta.
- Taillarretatikan, baiña, kolak-eta egoten ziran itturrixan?
- Bai, batzutan bai, kola haundixak ez, baiña 3 edo 4 lagun igual itxoitzen egoten zian.
- [...] igual nagusixak berriketan-edo itturrixan?
- Ba... bai, orduan barriketarako asti asko ez euan. Eibartik be egurretara be igual etortzen zian horra mendira be andrak e, hartu bizkarrian egurra ta. Oingo moduan butanoik eta gasik-eta ez euan ta… Elektrizidadia bai, argixa zeoze egongo zan, baiña sua...
Egilea(k): Rafael Silva (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!