Elgeta (Gipuzkoa)

Muxu ematea ere bekatu!

Muxu ematea ere bekatu! <p>Hilean behin konfesatzera joaten ziren Mariatarren kongregaziotik. Mutilei muxurik ematerik ere ez zuten izaten. Erromeria bukatzean neska-laguntzea izaten zen.</p>

Hilean behin konfesatzera joaten ziren Mariatarren kongregaziotik. Mutilei muxurik ematerik ere ez zuten izaten. Erromeria bukatzean neska-laguntzea izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- [Oin...] baiño txartuao geratu nitzan.
- Orduan, konfesatzera asko juaten ziñan?
- Bai, bai, hillero behintzat bai, hillian behin, “Hijas de Maria” izaten zan ta.
- E?
- “Hijas de Maria”, hillian behin.
- Zer da “Hijas de Maria”?
- Ba medalliakin konfesatzera juateko; konfesau ta komulgau, hillian behin, gutxienez. Ta mutillak San Luiskuak, harek be medalliakin. Bai, ba, Eibarren sozialistak eta republikanuak dagoz ta...! Bueno, oin holako gauzarik ez dago hemen be ta.
- Eta mutillekin muxuak emoteko-edo ezkutau itten ziñaten edo...?
- Bai! Orduan ez euan musurik eta! Noiz ikesi dou, ba, mosuak emoten ta horrek? Horrek...
- Ez, esan nahi dotena igual mutillak etxera laguntzeko...?
- A! bai, hori kostunbria baeuan: neska-laguntzia. Erromerixia akabautakuan, neska-laguntzia. Ta norberak nahi ez baeban, ba, hanka bestekaldera ta...

Egilea(k): Jone Sotes (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia