Elgeta (Gipuzkoa)

Garizuman "txirikilan" jolasean

Garizuman "txirikilan" jolasean Lagunekin mendira joaten zen jolasera. Garizuman soinua jotzea debekatua egoten zen eta "txirikilan" jolasten zuten. Jokoaren nondik norakoa azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lagunekin mendira joaten zen jolasera. Garizuman soinua jotzea debekatua egoten zen eta "txirikilan" jolasten zuten. Jokoaren nondik norakoa azaltzen du.

Transkripzioa

-Txikittan lagunekin zelako jolasak eitten zenittun?
-Zelako jolasak? Ba gu han mendixan ibiltzen giñan. Ezer ez geunkan jolasteko ta txirikillan eta. Zuk ez dakizu hori be zer dan be: holako egur bat, eta beste bat txikixa, harekin jo ta handikaldian dauenak ha hartzen eta gero tantuak, hamar tanto ta bost tanto ta. Zuk ez dakizu.
Tantuak itten giñuzen. Baiña altzuan azertatzen ez bazan hartzen ba faillo.
-Eta irabazten zebanak premixua zekan?
-Bai ba, hainbeste tanto edo hainbeste zer irabazi edo galdu.
-Hori eguneroko...
-Ez, hori Garizuman ixaten zan, Garizuman ez euan soiñuik. Garizuman ezin zeiken musikaik be jo. Ez. Hasi zerian Garizumia hasten zanian, Hauts Egunian, Martes Carnaval, geratzen zan erremeixia "hasta Pascua" ez euan, ezin zeiken musikaik jo. Ta oin Bariku Santu Egunian be joten dabe.
-Beste zeozer be eitten zan Garizuman?
-Garizuman? Hoixe, txirikillan edo jolasian ba Intxorta aldera fan edo beste aldera fan edo. Ibilixak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia