Emakumeak josten ikastera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-029-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolatik irten ondoren josten ikastera joaten zen. Titareak asko balio zuela eta esku ezkerrez ikasi zuen josten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko apirilaren 16a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: ELG-029/013
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Lanbideak » Sastreak, jostunak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak
Transkripzioa
- Eskolaz aparte, bueltauta eskolara eta, egoten ziran gero musika ikasteko edo...?
- Baiña guretako ez euan, guretako ez. Ez dakit orduan kalekuak-eta. Guretako ez euan orduan musikarik eta, ez euan astirik! Guk goizetik eskola pixkat eta, gero, atsaldian, emakumiak ikesi bihar eben josten.
- Ikasi zenduan zuk?
- Bueno, zeozetan.
- Etxian edo...?
- Eskolan.
- Eskolan?
- Bai. Ta nik ezkerrakin ikesi neban josten be. Titaria bihar izaten zan atzaparrian ipintzeko, baiña ez dakit zenbat balixoko eban, txakur haundi bat be igual ez, baiña dirua falta erosteko. Eta gero ezkerrakin ein neban eta, ba, ezkerrakin eitten dot oin, josten ezkerrakin, ez dot oin asko eitten, baiña... Bixetara ikesi dot, esku bixekin.
Egilea(k): Jone Sotes (Eibar BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!