Elgeta (Gipuzkoa)

Baserritik bizimodua

Baserritik bizimodua <p>Etxean behiak, idiak, txahalak etab. zituzten. Baserriko lanak egitea gaztetatik tokatu zitzaion. Esnea saltzera Eibarrera joaten ziren, hasieran ama eta Juanita bera gero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-029-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean behiak, idiak, txahalak etab. zituzten. Baserriko lanak egitea gaztetatik tokatu zitzaion. Esnea saltzera Eibarrera joaten ziren, hasieran ama eta Juanita bera gero.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baserrixan animalixak-eta bazekazuen?
- Bai, bai! Zerekin bizi giñan ba? Artua ta garixa ta patatia ta... etxian hartuta. Bero hamen, ezta?
- Bai. Ta ze animali zekazuen?
- E?
- Ze animali zekazuen baserrixan?
- Behixak eta txahalak eta idixak eta danetik. Astua eta, astuakin Eibarrera esniekin ta.
- Zuk be orduan laguntzen zenduan baserriko lanetan?
- Hoixe!
- Txikitatik?
- Txikittatik, bai, gauza ixan giñanetik. Zazpi urtekin sartu nintzan eskolan, hamen, kalera. Ta...
- Eta zelako lanak eitten zenittun?
- Lanak, ba, basarrixan daozenak, atxurran ein bihar zianak, atxurran, ta segan in bihar zianak, segan, ta danera.
- Txiki-txikitatik?
- Txiki-txikittatik ez horrek biharrok, baiña behin dozena bat urtera ezkeroittio.
- Ta gero baserriko gauzak saldu eitten zenittuzten?
- Bai, saldu, bai.
- Eibarren?
- Eibarrera enjeneral juaten giñan, Eibar zan gure zera. Esniekin be Eibarrera. 13 urtekin juan nintzan auzora kriada, ta egunero goizian bostetan jaiki ta esniekin Eibarrera.
- 13 urtekin?
- Bai.
- Lehenau ama juaten zan?
- Bai, ama lelengo. Baiña gero kriada egon nintzan beste basarri-etxe baten. Tontuak giñan gu, kriada juan bihar ta basarrira. Kriada badakizu zer dan? “A servir”.
- Bai. Elgetan be bai, beste baserri baten?
- Bai, bertan auzuan...
- Auzuan bertan?
- ... eon nintzan, bai.
- Eta, orduan, baserrixan danetatik eitten zenduan?
- Bai, bai, ofizinan ez beste danian ein dot nik lanian.
- Goizian goizetikan?
- Bai.
- Ta lan gogorra?
- Bai, lan gogorrak. Oin adelantuak daoz basarrixan be, baiña orduan ez euan adelantoik. Oin traktoriak eta gauzak daoz , baiña orduan ez euan traktoreik, ganauekin ein bihar zan.
- Ganauak?
- Ganauekin, ba, idixekin o behixekin.

Egilea(k): Kepa Rodriguez (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia