Elgeta (Gipuzkoa)

Aita errementaria

Aita errementaria Aita errementaria zen eta haren lanaren inguruan hitz egiten dute. Tailer txiki bat zuen eta pistolen seguroak egiten zituen.
Aita errementaria zen eta haren lanaren inguruan hitz egiten dute. Tailer txiki bat zuen eta pistolen seguroak egiten zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gurasuak Elgetakuak ziran?
A: -Bai, bueno, ama Angiozarkua.
ML: -Angiozarkua, Bergan jaiotakua.
A: -Baiña urte bikin etorri zan horra basarri batera Angiozarko basarri batera ta hantxe bizi zan.
ML: -Aitta bai, hemengua.
-Ermentarixa da aitta. Ermentarikuak diez honek.
A: -Ermentarixa. Perratzen eta harek ez eban eitten.
ML: -Aittajaunak.
-A.: -Aittajaunak bai? Perratzen eta?
ML: -Ermentarixa ha izango zonan.
A: -Gero aittak itten zittuan piezak pistolendako, Star Eibarkua. Segurak eta. Eta gero Elgoibarren be bai bazaon beste -Gabilondo-, jesus maria, pistolak eitten zittuenak, horrek armok eta eitten zittuenak, eta harek be bai. Ta gero Unceta y Compañía, horrek gernikarrak zian, lenengo Eibarren zaozen baiña gero Gernikara joan zian, ta harako be bai. Holaxen. Horrentzako eitten zittuan piezak.
-Taillerra zekan aittak?
-Tailler txiki bat.
-Berak bakarrik eitten zeban lana?
-Berak eta semiak be eiñ eban, gero bihargiñen bat be euki eban.
-Elgetan bertan zekan taillarra?
-Bai. Elgetan.
-Etxian?
-Ez, ez, aparte. Ia bota dabe ha be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia