Elgeta (Gipuzkoa)

Txerri-hiltzea; "erregaloak" auzokoei

Txerri-hiltzea; "erregaloak" auzokoei <p>Txerria hiltzen zenean "txerri-boda". Lehenbizi txerria hil eta haren gibela jaten zen ingurukoen artean eta gero lanak egiten hasten ziren. Txerria hildakoan "erregaloak" egiten ziren auzora: odolostea zatiren bat, solomo zatiren bat... Bera ere ibilia da txerria garbitzeko lanetan. Txerria hil ostean egiten ziren lanak azaltzen ditu. Jakiak kontserbatzeko gatzetan sartzen ziren. Hilabete inguruan gordeta eduki eta gero zintzilik jartzen ziren lehortzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txerria hiltzen zenean "txerri-boda". Lehenbizi txerria hil eta haren gibela jaten zen ingurukoen artean eta gero lanak egiten hasten ziren. Txerria hildakoan "erregaloak" egiten ziren auzora: odolostea zatiren bat, solomo zatiren bat... Bera ere ibilia da txerria garbitzeko lanetan. Txerria hil ostean egiten ziren lanak azaltzen ditu. Jakiak kontserbatzeko gatzetan sartzen ziren. Hilabete inguruan gordeta eduki eta gero zintzilik jartzen ziren lehortzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta txerrixa hiltzen zanian ospatzen zan hori, txerri-bodia edo?
-Bai. Txarrixa hiltzen zanian ba, garbitzen zanian, eta gibela etara-ta igual lelengo... orduan egunian izeten zan, txarri-bodia esaten jakon. Txarrixan gibela jatia. Hamarretan, inguruan dauan jentia; txarrixan gibela jatia. Eta gero ba handik aurrera zertu ein bihar izeten zan, bere lanak ein bihar izeten jakon: garbittu, ixegitta euki, eta.
-Inguruko jentia joaten zan txerrixa hiltzen zanian?
-Bueno, bai, auzoko unakuak bai. Gero orduan izeten zan txarrixa hil, eta erregaluak bialtzeko kostunbria euan auzora. "Por ejemplo" hemen badare lau etxe, ba horra lau etxetara odolostia, bat edo bi, eta solomua beste zatitxo bat, eta urdaixa beste zatitxo bat; ez dakizu, erregaluak. Sarrik askotan solomua bestiei pixkaka bialtzen, bestiei pixkaka bialtzen, etxerako bape barik igual geratu.
-Azkenian hori?
-Azkenian hori.
-Eta zu ibiltzen ziñan txerrixa garbitzen-eta?
-Bai. Gero ein bihar izeten zan zertu, egun baten egon bihar izeten zan, gorputza hartu deixen; bestela maxkal-maxkala egoten da, baiña egun baten geldi hotz-hotzetan euki eta, ez dakizu, okelia be gogortu edo, gorputza hartu. Orduan dana txikittu, txorixotarako okelak apartau; urdaixai txorixuak eitteko okelak apartau; eta urdaixak, ba eitten zian holako zatixak, eta ipiñi bihar izeten zian gatzetan. Gatz artian ezkutauta.
-Zetarako?
-Gero urte guztian aguentau deixen. Gatz artian. Gatzakin tapautakuan dana, eta gero ipintzen jakon harrixak, ipintzen jakozen gaiñian, gorputza hartu deixen. Eta ba gogortuta geratzen zan gatzan zerakin eta pixuakin-eta. Gero pimentoiak emon, eta han eukitta luzero, e! Ez dotsut esango seguru baiña, hilabete bat edo... Hainbeste be igual ez, hamabost bat egun edo. Handik etara, gatz danak kendu, pimentoiak emon eta ixegitta eukitzen giñuzen. Oin ez dare, baiña lehenao goixan gantxuak hor egoten zian pernillak ixegitzeko. Pernilla osuan. Oin halakuak [...] txikitxuauak dabiz baiña. Pernil osuak, osuak. Han ixegitzen zian eta han [egoten zian] sikatu arte.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia