Gabonetan familia elkartuta; menua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen ere ospakizun garrantzitsua izaten zen Gabonetakoa. Lehen ez zen erraza batetik bestera ibiltzea eta familia elkartzeko eguna izaten zen. Aza eta karakolak edo oilaskoa jaten zuten. Lehen oilaskoa jateko inportantea izaten zen. Txerria Gabonak aurretik hiltzen zen eta haren solomoak ere gordetzen ziren Gabonetarako.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2007(e)ko abenduaren 26a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: ELG-018/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
-Oin Gabonak eta dirala, lehen zela izaten zien?
-Lehen e, lehen be inportantiak izeten zian Gabonak. Bai. Kasik-kasik lehen oin baiño gehixao igual. Orduan ixeten zan familixak juntatzeko obligaziñuan lezkotxe gauza bat egoten zan. Oin ba, aurten ez gatoz, edo aurten hara goiaz edo bestaldera goiaz edo, samurrao zertzen da, baiña orduan ez, orduan Gabonak pribauak izeten zien. Orduan angulak be jan eitten giñuzen; diruik ez geunkan, baiña jan eitten giñuzen angulak; oiñ dirua daukula pentsatzen, eta oiñ ez ga aillegatzen angulak jatera. Hoixe esaten dot nik. Egixa da hori!
-Zer jaten zenduten orduan?
-Orduan be ba azia; gabon egunian azia. Gero ba karakolak edo bakaillaua edo. Oillaskua. Oiñ ia oillaskua baztartuta dao, baiña orduan, e... Jan [zer bat] haundi bat eitten baziñuan oillaskua-ta izeten zien, e! Oiñ ez, oiñ oillaskuaoi, e... Aspertuta dao jaten jentia.
-Baserrixan txerrixa bazeukazuen?
-Txerrixa? Bai.
-Gabonetan hiltzen ziñuen txerrixa?
-Gabonetan gutxittan. Lehentxuao ixeten da txarrixa hiltzeko denporia. Baiña Gabonetarako-ta ba solomua eta horrek gauzok gordeta, e.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!