Erromeriak; madari saltzaileak; bikoteak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2007(e)ko abenduaren 26a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ELG-018/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
-Eta ordurako ezagutzen ziñuan?
-Bai.
-Txikitatik?
-Hamalau urtekin, ezaututa.
-Elgetan?
-Bai. Ha hemengua zan, eta ni ba esan dotsutena, harutzauko etxekua.
-Erromerixan ezautu ziñuan?
-Bai.
-Esan zesten erromerixan saltzen zittuztela madarixak.
-Madarixak.
-Kanpotik ekartzen zittuztela.
-Bai. Orduan madarixak asko. Zaldibar. Zaldibar badakizu nun dauen? Fruta asuntua hor euan, eta hortik etortzen zian madarixak; asko baiña, e. Egoten zan ba illaria, e, madari-illaria. Eta madarixak..., ba jentia bakizu hortik, eta atzekaldian pasua. Arkupe bat, arkupia ixetia moduan, ez dakizu. Atzekaldetik pasua. Eta gaztiak han zeretik, bestiak zerbitzen diharduen bittartian, atzekaldetik fan eta erdixak inguru harrapatzen zotsen. Bai, orduko kontuak; holaxe zan eta.
-Mutillekin joateko tokiren bat bazeuan?
-Ez. Bai zera. Oingo moduan hala pentsatzen dozu? Illuntzian etxerakuan kontau etxera laguntzeko. Artian ba, juntatzen giñan, ezta? Dantzan eitteko-edo, baiña... Oin behin ezautu ezkerio, ia pegauta dare! Baiña gure denporan ez zan hola.
-Nungua zan senarra? Beste auzo batekua?
-Senarra hemengua, neu nintzan beste auzo batekua.
-Kamiñua diferentia, ez, etxera joateko?
-Bai. Ni behetik ibiltzen nintzan, horko beheko bidetik hara, eta bestiak ba handik hona. Kamiñua diferentia.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!