Elgeta (Gipuzkoa)

Gerra garaian jenero ugari kendu zieten; errazionamendua

Gerra garaian jenero ugari kendu zieten; errazionamendua <p>Artoa, garia... denetarik izaten zuten etxean. 15 urte zituenean hasi zen Gerra Zibila. Gerra garaian, jenero asko kendu zieten; besteak beste, ganbaran zituzten 700 kilo patata eta zuten baba guztia. Estraperloa. Errazionamendua. Frontea izan zuten bertan; eta Asentzio inguruan pasatzean, kontuz ibili behar izaten zen tiroek ez jotzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artoa, garia... denetarik izaten zuten etxean. 15 urte zituenean hasi zen Gerra Zibila. Gerra garaian, jenero asko kendu zieten; besteak beste, ganbaran zituzten 700 kilo patata eta zuten baba guztia. Estraperloa. Errazionamendua. Frontea izan zuten bertan; eta Asentzio inguruan pasatzean, kontuz ibili behar izaten zen tiroek ez jotzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Artua be bazeukazuen basarrixan?
- Artua, garixa, dana [ganauendako janarixa...]
- Uruna-eta etxian eitten zenduen?
- Ez. Urunetara fan ein bihar izeten giñan errotara. Gero aillegau zan gerria...
- Zenbat urte zeneukan?
- Hamabost urte. Gerria. Ez zoskuen lagatzen, eruaten oskuzen jenero danak, danak, e. Patatia be ganbarara jaso, hainbeste kostatako patata-sail pillia, zazpirehun kilo patata ganbaran kargau, zera, kamioia, eta eruan oskuzen. [...]. Hartu giñuzen baba guztiak be bai. Garixa be gorde giñualako. Estraperluan ein bihar izaten giñuan uruna, gabian. Ostian ba fan bihar izeten zan plazara, erak emoten dabenan billa. Emoten eben, zuk ez dakizu zelakua dan be eta, artua, urunik onenak kendu eta einddakua. Asentzio badakizu nun dauen? Eibartarra izenda ez dakitzu Asentzio nun dauen Elgetan?
- Ez.
- Hor Mondrauera bidian dao Asentzio.
- Pasau naiz, baiña...
- Bai. Oin ahaztu jata zer esan bihar naban. Frentia euan hor Asentzion, eta gu fan bihar izeten giñan zeretik, hemendik kalera, artua edo ogixa edo zeozer emoten baeben; intendentzia egoten zan eta intendentzian emoten eben hori jeneruoi. Haretxen eske. Fan bihar izeten zan muna baztarretik-muna baztarretik, Asentziotik ezpazotsuen harrapau tiruekin. Bai, esaten dotsudana, gabaz ekarri bihar izeten zan jeneruoi. Uruna gabaz. Oin, billur galantakin harrapauko baziñuazen.
- Gosia pasau ziñuan gerran?
- Bai. Gosiak... Zeozer jaten giñuan, baiña gosia pasatzeko modua, zela ez zoskuen ezer zertzen. Gero emoten zien zerak. Etxiak ifinitta eukitzen zittuen astian behin edo, jenerua emuten eben; kilo bat azukar edo gatza edo, zeozer. Zeozer, gauza haundirik ez. Faten baziñan dozena bi arrautzakin-edo intendentziara...
- Ze da hori?
- Intendentzia zan, gerra, gerrarako etxe bat ifinitta euken hemen, eta emoten eben gura ziñuan beste jenero, zeuk eruan ahala, arrautzak eruanda noberak. Eta bestela ezebez.
- Bazeunkazuen arrautzak, ala?
- Bai, guk bageunkazen, baiña ez daukazenak... Guk oilluak genkazen eta bagenkazen, baiña...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia