Elgeta (Gipuzkoa)

Eibarrera plazara saltzera

Eibarrera plazara saltzera <p>15 urterekin hasi eta urte askoan joan izan da Eibarrera baserriko jeneroa saltzera. Babak, patata, esnea eta beste hainbat jenero saltzen zituen plazan. Astean pare bat aldiz jaisten zen kalera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

15 urterekin hasi eta urte askoan joan izan da Eibarrera baserriko jeneroa saltzera. Babak, patata, esnea eta beste hainbat jenero saltzen zituen plazan. Astean pare bat aldiz jaisten zen kalera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bajatzen ziñan plazara edo saltzera, Eibarrera?
-Bai. Neu faten nintzan Eibarrera. Ni urte askuan fan nintzan Eibarrera basarriko jenerua saltzera.
-Astuakin?
-Astuakin.
-Eta ze gauza saltzen zenduzen?
-Ba segun. Azak, babia, porruak, patatia, esnia... Basarrixan hartzen zian gauzak. Basarrixa haundixa genkan. Basarrixan hartzen zan jenerua. Dana.
-Zapatuetan plazara edo egunero?
-Bueno... Astian pare bat aldiz edo.
-Zenbat urtekin joaten ziñan?
-Hor... Hamabost urtekin hasitta.
-Lehenago zure ahizpia?
-Bai. Lenengo aiztak, ahizpak. Sei ahizpa nekazen eta danak ba... Baiña harek ezkondu zienian..., gaztia nintzan, baiña neuk hartu bihar martxia. Lana buruz gain beti.
-Orduan merkatu-plazan Eibarren jente asko, ez?
-Orduan asko, orduan asko. Baiña gero nik laga notsanerako ia [...].

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia