Elgeta (Gipuzkoa)

Espartero eta Marotoren besarkada Elgetan

Espartero eta Marotoren besarkada Elgetan Espartero eta Marotoren besarkada Elgetako lurretan izan omen zen. Hala ere, Bergaran zeuden epaitegiak eta "Bergarako besarkada" deitu zioten. Aitona mutikoa zen karlistada garaian eta kutxan gordeta egon zen ez harrapatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-012-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Espartero eta Marotoren besarkada Elgetako lurretan izan omen zen. Hala ere, Bergaran zeuden epaitegiak eta "Bergarako besarkada" deitu zioten. Aitona mutikoa zen karlistada garaian eta kutxan gordeta egon zen ez harrapatzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan behin baiño gehixaotan pasau zeben hau, gerra zibillian-eta?
-Bueno, hemen rapapolbua. Karlistak be bai, karlisten denporan, zuk jakingo dozu, "Espartero y Maroto y ésos". Horrena ez zan ixen Bergaran, "El Abrazo de Bergara no fue en Bergara". Ixen zan hortxe mendixan, hor bestekaldian, hortxe, hortxe. Hortxe, hortxe bestekaldian. Zu Elorrixora bazoiaz ba, Elorrixora bazoiaz eta han ifintzen dau ba Bizkaia. Haintxe, haintxe gaiñekaldian, kamiñuan gaiñekaldian.
-Eta horrek izenen bat dauka?
-Horrek Kurutzebarri. Guk Kurutzebarri esaten dotsau. Ez dakit zegaittik, baiña guk Kurutzebarri. Baiña Elgetak zelan ez eukan, orduan denporan zelan ez eukan, zer esangot ba nik, aiuntamentu zerik, jente gutxi zelan bizi zan, eta juzgauak eta danak ordurako, itxuria, Bergan eren, eta, klaro, ifiñi eben "El Abrazo de Bergara", "pero el abrazo fue ahí". Aittajunak esandakua. Eta aittajunak, nere aittajunak ikusittakua. Aittajuna, harrapau ez deixen, kutxan egon zan gordeta. Mutiko-mutikua ei zan. Mutiko-mutiko-mutikua nere aittajuna. Kutxan. Kutxia badakizu ze dan: "granero". Eta kutxan egon ziela umiak soldauak, etorri zienian soldauak. Aittajunak ikusi ebala hor egon zala. "El Abrazo de Bergara fue en Elgeta, no en Bergara". Baiña, klaro, gero Bergara juan zan zeragaittik, oseake Bergak titularidade gehixao eukalako. Titularidade gehixao eukalako Bergara juan zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia