Domingo Iturbe; ikastetxeen historia Elgetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-012-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko uztailaren 10a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: ELG-012/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
-Santokristua ez zan eruaten, gero eruaten zan Kristo Andakua. Oseake, hori zan, hemen euan andra, bertakua zan baiña klaro; zan Doña Ramona Kortabarria, erregalautakua zan hori, emon otsan elixiai [...] Kristo Andakua. Emon otsan elixiai; klaro, ha eitteko elixiak ez eukan diruik be, baiña hori zan andra bat; ba, ointxe Elgetan badago ba itturrixa, itturrixan onduan soziedade bat dao, hoixe soziedadioi gerratian apurtu ein zan, "en el treinta y siete", treinta y seisko gerran apurtu ein zan, eta gero harek atzera eiñ eiban. Eta ha andria zan, haren gizona zan amerikanua, hemengua ixatez, hemengua zan, baiña Ameriketan diru asko ein eban, diru asko ein eban. Urria etaratzen dabenei erosten otsen urria, eta berak saldu eitten eban berak dakixenai. Oiñ txatarrerua ixatian moruan, txatarra erosi, [...] eta gero saldu, berak jakingo eban zeiñi saldu. Nik ez dakitt ezer, baiña hori gizonoi gure aittajunen edade ingurukua zan, eta aittajunak, aittak-eta esanda, han pistola bikin ibiltzen ei zan; segiduan han forrua kentzen ei eben, ikusten eben dirua-edo, gabaz ikusi ezkeriok, edo badoia hau hara edo hona-edo, voló!
-Berez Elgetakua zan?
-Elgetakua uste dot zala. Hortxe Iturbe basarrixa, hor badare basarrixak handikaldian, hor Itturbe edo, han jaixua izan bihar eban.
-Gero hona etorri...
-Bai, gero kriadiakin ezkondu zan. Kriadiakin ezkondu zan eta familixaik ez eben euki. Eta horrek einddakuak dia Domingo Iturbe, horrek einddakuak dia zerak, eskolak eta danak, oiñ Malaa esaten dotseun eskolia, oiñ tabernak eta darena, horrek ein eban. Horrek ein baiño gehixao, horrek arreglau eiñ eban Malaa. Malaa(n) mojak erezen eta eskolak ifiñi zittuan horrek. Eta gero Patronatua esaten jakona, Domingo Iturbe, etxe haundi bat dago hor geldi-geldi, eta ha eiñ eiben, eskolak, eta gero eskolak emoten ibilli zian ba gerra aurretik. Gerra aurreko istorixekin nabill. Eta gero gerria etorri zan, eta gero frailliok desbandadia jo eben gerria etorri zanian, eta, klaro, hori kuartel moruan euki eben, eta han erdi-apurtu ein zan kaiñonazoka eta bonbazoka. Eta gero atzera gure aittak-eta, eta beste haren moduan herrixan beste batzuk eiñ eben, eta hemen basarrittarren danen artian, ekixenak arotzak arotzerixia eitten eben, eta hargiñak ekixenak hargiña. Eta gero han bihar zan materixala danak irixekin-eta eruaten eben, bakotxak bere basotatik bota-ta. Ze esaten da hori oiñ... auzolana, auzolan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!