Kongregazioetakoek lista pasatzen zuten mezatan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-011-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lau kongregazio zeuden: luistarrak, Hijas de María, Hirugarren ordena (frantziskotarrak) eta Apostolukoak. Meza ostean lista pasatzen zuten. Bere ezagun batzuk kongregaziotik bota zituzten garizuman dantza egiteagatik.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ELG-011/013
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kongregazioak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Lehen esan dozu sermoiak egitten zittuela. Hori zer izeten zan, domekero?
-Luistarrenian luistarrei eitten otsen, eta Hijas de Mariakuan Hijas de Mariakuei. Gero Hirugarren Ordenakua esaten jakon horri, franziskotarrok; eta gure ama-ta zien Apostolaukuak. Harek, akordatzen za, eskupularixo gorrixa, Jesusen Bihotza aurrian dabela, eta bestiak berriz hemen gerrixan lotuta, hirugarren ordenakuak. Honek bigarren domekakuak zien, luistarrak.
-Hori zer zan, bezperetan?
-Ez, goizian, goizian mezia. Horregaittik, esan dotsut ba, txarrena eitten eben orduan be listia hartzia. Ez dakizu? Jentia atzeratu eitten da holan. Porke holan dakizu seguru-seguru fulano-ta ez die etortzen, mengano-ta apuntautakuak herrixan. Guk baiño lehenao badakit nik, neuk be ezautu neban eta gaur ez dia bizi, ezta? Baiña Garizuman organillua zerian Panaderokuan, organillua; dantzan ein ebela, bai, Garizuman, eta Hijas de Mariatik fuera.
-Eta hori zuk ezautu dozu?
-Bai, gure aurrekua, Juanita Panaderokua-ta, bota ein zittuen Hijas de Mariatik dantzan ein ebelako Garizuman. Oin dantzaik be ez, oin plazia hutsik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!