Elgeta (Gipuzkoa)

Errotatik ematen zuten argia

Errotatik ematen zuten argia <p>Errota bat zegoen auzoan, euren etxetik hurbil. Errekalde izeneko baserria zegoen errotaren ondoan eta bertako gizonak ematen zuen handik argia. Argi asko nahi izaten zuten, baina errekan ur gutxi zegoenean ez zegoen argirik. Mendi-urak dira errekara datozenak. Argindarra noiz jarri zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-010-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errota bat zegoen auzoan, euren etxetik hurbil. Errekalde izeneko baserria zegoen errotaren ondoan eta bertako gizonak ematen zuen handik argia. Argi asko nahi izaten zuten, baina errekan ur gutxi zegoenean ez zegoen argirik. Mendi-urak dira errekara datozenak. Argindarra noiz jarri zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Errota bat jauan auzuan. Errota bat, hantxe eitten zuan zera. Hantxe eitten zittuan zerok, urunok, urun-lanok eitten zittuan. Astian egunian batek eitten juan zeroi, errotako lanoi. Turnua ifinitta, egunian bat, egunian bat, egunian bat, han pasatzen zittuan. Handik jiratzen zuan jeneruoi, [basarrittik bizi zuan] jentia.
-Nun zeuan errota hau?
-Zeziatik, gure etxetik urrian, etxetik urrenengo geuria. Beste etxe bat jauan honutzao, erreka-zuluan, Errekalde, Errekalde jaukan izena.
-Eta hantxe zeuan errotia?
-Ez, aparte. Hango famelixiak basarrixa jakan. Basarriko lana eitten juan, baiña hango gizona(k) dedikatzen zuan indarra emon... Indarra be bai, e, indarra, turbinia, indarra. Baiña azkenera, gauza guztien moduan, abusau eitten dok. Indarra ibiltzen zuan, bonbilla txikixekin ibilli ezkero-eta zeozere. Baiña [...] haundixa, bonbilla haundixa. Eta bonbilla haundixak txupau eitten jok, eta leku txikixan, indarra justu samar produzitzen dan lekuan, asko txupatzen baldin bada, badakik zer pasatzen dan: “no puedo”, harek ezin leike. Bai. Holaxe, azkenian abusatzen-abusatzen, eta galdu ein zuan. Ezin zeiken abuentau. Aillegau zuan Iberduero santuau sartzera eta, "salvavidas". Gabaz inddarra harek emoten jotsan. Egunaz eitten zuan errotako [lana], uruna, arto-uruna edo ogi-uruna eitten zuan. Eta gabaz indarra emoten jotsan. Gabian segun. Sarrittan, e, zeoze hola egun inportanten bat bazan, Gabonak edo bazian ba topia jo arte. Baiña topia jo arte ez, ura, ur gutxi.
-Han erreka txikixa egongo da.
-Bai, bai. Erreka fiñak dittuk harek. Mendi-urak dittuk, bai; itturriko urak, mendi-urak, eta erreka fiñak. Eurixa zanian bai, orduan ondo; baiña ostientzian zapo batek erateko beste ur. Bai. Eta ur gutxixakin... han behian makiniak berriz bihar juan, hari makiniai bultza ein bihar jakok martxan ibiltzeko eta. [...] Argixak tak! Kiñua, eta "badoiazek argixak!" "Hau dok biharra" eta. Kandelia edo argizaixa edo ahal zana. Linternia egongo zuan ferreterixan. Dirua dakanak erosiko juan eta ez zakanak, e, miau!
-Zeuen basarrixan noiz ipiñi zan indarra, argixa?
-Auzo guztiakin batera Iberduerok ifini juan eta.
-Noiz izan zan hori?
-Urtiak dittuk. Ez duat esango zenbat, baiña urte mordua. Urte mordua, gauza garbirik ez duat esango.
-Zu ezkondu aurretik?
-Bai, bai, bai, bai.
-Gerra ostian, baiña?
-Bai, gerra ostian, bai. Ha zuan gauzia ha ifiñi zanian, joe!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia