Elgeta (Gipuzkoa)

Aranzeta auzoko baserriak

Aranzeta auzoko baserriak Aranzeta auzoan dago bere jaiotetxea. Nondik joaten den. Auzoko baserrien izenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-010-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aranzeta auzoan dago bere jaiotetxea. Nondik joaten den. Auzoko baserrien izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze auzo da hori?
-Aranzeta. "Barrio Aranceta". Hemen entradia, goittik behera bagoiazek Izarreko Buelta rapidua, plakia bajaok ba hor, hortxe hartzen dok Aranzeta. Jaozik, "uno setecientos" uste juat dakazela karreteriak. Hortik... amaitzen dok.
-Eta basarrixak zeintzuk dare han?
-Lelengua, goittik behera goiazela entradan, harutz goiazela, Aranzeta. Bi bizitza, bi bizitzako etxia. Basauri eta... Sarasketa bestia. Apeliduak, e! Aurreratxuao daok beste bat: Aranzeta Erdikua. Propietarixua dok Arraotz; haretxen propiedadia, propietarioxuok. Gero, berriro, Ojanguren... beste bat. Ha be etxe bakarra dok. San Martin, ermitta txikitxo bat. San Martin, ermitta txikitxo bat jaukak aurrekaldian. Eta handik aurrera segittu, ta Itturritta. Itturritta esaten jotsau, Itturrittak. Ez jakixat zegaittik dan. San Blas, ermitatxo bat, San Blas. Eta jaozik: Iturri, "caserío" Iturri, "caserío" Aranzabal eta "caserío" Kastillokua. Kastillo. Hiru basarri. Prazuelia eta halaxe goratxuao ermittia. Hantxe bukatzen dok. Eta guria daok beheratxuao. Laurehun bat metro inguru goittik behera, basarrira.
-Eta biderik badago?
-Goittik behera ez, oiñezkua bakarrik, bidetxiorra. Horra kamiñua daok, zementozko kamiñua daok horra, Diputaziñua [...]. Eta gurera jaok Uberatik gora.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia