Elgeta (Gipuzkoa)

Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan

Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-007-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia